Akela-mendi taldea, bi urte gailurrak zapaltzen

Akelamendi tabernatik mendi talde bat sortu zen duela bi urte: Akela-mendi taldea hain zuzen. Azaroaren 9an egin zen azkena Arangoitira.

Euskal Herriko erdigunera ateraldia.

Azken ateraldia joan den azaroak 9an egin zuten Arangoiti mendira. Akela-mendi taldea, duela bi urte sortu zuten. Beste aisia ereduak lantzeko, inguruneaz gozatzeko eta antolatzaileen arabera Euskal Herriko txoko ederrak ezagutzeko.

Gazteak eta helduak elkar topatzen dira ateraldi hauetan eta giro ederrean aritzen direla diote. Beste aisia eredu bat bultzatu nahi dute Akelamendi tabernan biltzen diren mendizale hauek.

Ateraldiak edozein adinentzako eta aurreprestaketaren beharrik ez dagoela azpimarratzen dute. Helburua ez dela goi mailako mendiak igotzea diote baizik eta naturaz gozatzea. Natura errespetatzea eta gazteak zein helduak elkar topatzea aisialdi eremu batean da helburua.

Azken bi urteetan hogeitalau ateraldi egin dituztela diote Akela-mendi taldekoek. Lindux, Altxueta, Jurramendi, Aralar, Bardeak, Baigura, Ezkaba, Sarbil, Euskal Herriko erdigunea, Bisaurin, Saioa, Larrun, Irumugarrieta, Orreaga, Opakua, Ioar, Eltxumendi... izan dira zapaldutako gailurretako batzuk.

Herritik kanpo herria egiteko beste modu bat dela ere azpimarratu dute. Barañaindarrek elkar topatzeko guneak behar dituztela diote eta hau beste modu bat izan daitekeela adierazi digute. 

Itzulpena > Traducción

Akela-mendi taldea, dos años haciendo cima

Varias personas que se juntan asiduamente en la taberna Akelamendi, decidieron hace dos años realizar salidas al monte. Desde entonces han realizado veinticuatro salidas y la última fué al monte Arangoiti el pasado 9 de noviembre.

Según dicen desde el grupo Akela-mendi taldea, su objetivo es hacer pueblo. Crear relaciones entre vecinas y vecinos, jóvenes y mayores en un espacio de ocio. Animan a que cualquier vecina y vecino se apunte a estas salidas montañeras en las que aseguran disfrutarán de la naturaleza y un buen ambiente.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic