Aitor eta Galder gazte arabarren kartzelaratzea salatzeko elkarretaratzea deitu dute

2023-09-27

Aitor eta Galder gazte Arabarren gartzelaratze agindua salatzeko elkarretaratze bat deitu dute Barañainen, datorren Irailaren 29an Lakuko sarreran. Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteek espetxeratzeko agindua jaso dute egunotan. Horren harira, mobilizazioak izaten ari dira Euskal Herriko hainbat herrietan, "Ankerkeriari Stop. Euskal Herriak Aurrera" lelopean. 

 

"Ez da soilik bi euskal gazte militante konprometituren kontrako erasoa"

Ankerkeriari Stop dinamikak adierazi zuen moduan, "2019ko otsailaren 7an Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteak atxilotu zituen Ertzaintzak Gasteiz eta Amurrion. Kartzelaratuak izan eta urte bereko udaran baldintzapeko askatasunean atera ziren, 6.000 euroko bermea ordaindu ondoren". Bi urte beranduago, "2021eko urtarrilaren 21 eta 22an Espainiako Auzitegi Nazionalean ospatutako epaiketan 4 urteko espetxe zigorra, urtebeteko zaintzapeko askatasuna eta 10 urteko inhabilitazioa ezarri zieten. Abokatuek eta fiskalak errekurtsoa jarri ostean, une honetan askatasunean daude, Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren zain". Orain, bi gazteek, espetxera sartzeko agindua jaso egin dute. 

Ernai gazte erakundeak salatu duenez, "argi daukagu ez dela soilik bi euskal gazte militante konprometituren kontrako erasoa, baizik eta bakea eta askatasunaren bidea egunez eguneko lanarekin eraikitzen ari den Herri baten kontrakoa. Errezeta zaharren bidez, gaurko Euskal Herria eraikitzen ari garenon kontrako eraso moduan ulertu behar dugu".

Barañaingo mobilizazioa iragartzen duen kartel baten irudia.
Diseño y desarrollo Tantatic