Aisialdi giroan sortzen diren harremanei buruz hausnartzeko zineforuma

Hegoak Elkarteak antolatu du ekainaren 19an arratsaldeko 6,30etan elkartearen egoitzan bertan.

Hegoak elkarteak antolatutako ekimena bere egoitzan eginen da (Argazkia: Hegoak)

Hegoak elkarteak adierazten duenez, gazteei begira eginen den zineforumean gure gizartean aisialdi giroan sortzen diren harreman desberdinen inguruan hausnartzeko izanen da. «Laburmetraia honekin gazteak identifikatuak sentitzen gara, gure buruhausteak, kezkak, zalantzak eta guk izaten ditugun jokaerak ikusiko ditugulako», diote. «Bakoitzak bere iritzia du baina iritzi hori norberak ezagutzea garrantzitsua izaten da, modu honetan gure burua ezagutzeko aukera izango dugulako», gaineratzen dute. Aisialdi giro horretan, gure artean ditugun harremanak eta substantziekiko ditugunak eztabaidatuko dira.

«Aisialdian erlazio desberdinak sortzen dira, pertsonen artekoak, norbera bere inguruan murgiltzen denean eta erlazioak ere substantziekin. Zergatik ez digute gauzek berdin eragiten batzuei eta besteei? Hortaz, drogekin ditugun harremanen inguruan ere ideia desberdinak ikusiko ditugu eta bakoitza norberaren ikuspuntutik abiatuko da», adierazten dute.

Honekin batera, «taberna batean pertsonen artean sortzen diren erlazioak desberdinak izaten dira, jendea ezagutzen dugu, batzuekin eztabaidak izaten ditugu, besteekin ligatu nahi dugu… Eta nola ligatzen dugu? Nolakoak dira gure topaketak ligatzerakoan? Zein jarrera izaten dugu? eta zein emaitza jasotzen dugu?», galdetzen dira.

Gure errealitatera egokitutako materiala

Ekimena Barañaingo gazteei zuzendua dago. «Gure errealitateari egokituta dagoen materiala da, hortaz, gaia ezagutzen dugu eta ulerterraza da. Gazteleraz izango da emanaldia, edonola ere, parte hartzaileen arabera, hurrengo batean euskaraz ere egitea posible izango da». Gaineratu dutenez, «laburmetraiaren bidez agertzen diren istorioekin gure errealitatera gerturatu gaitezke eta horrela Barañaingo errealitate desberdinak ezagutuko ditugu ikuspuntu desberdinetatik».

«Hezkuntza lantzen dugu gazteekin, gure proposamena irekia da eta parte hartzailea ere izatea ezinbestekoa da. Gure iritziz, gazte bakoitzak ikuspuntu bat du eta ikuspuntu desberdin bakoitzarekin denok ikasi dezakegu», adierazten dute Hegoak elkartetik.

Hitzordua datorren ekainaren 19an, ostiralean, izanen da Hegoak elkartearen egoitzan arratsaldeko 6,30etatik aurrera.

Itzulpena > Traducción

Cine forum para debatir sobre las diferentes relaciones en contextos de ocio

La asociación Hegoak organiza para el 19 de junio a las 18:30 en su sede un cine forum dirigido a los y las jóvenes para reflexionar y debatir sobre las relaciones personales y las relaciones con sustancias que se establecen en contextos de ocio. «En nuestro tiempo libre se crean diferentes relaciones, entre las personas y cuando nos relacionamos con nuestro medio, y también con las sustancias. ¿Por qué no nos afectan las cosas igual a unas personas y a otras? Veremos también las relaciones que tenemos con las drogas o las ideas que nos generan, desde el punto de vista de cada cual», señalan desde Hegoak.

La actividad será en castellano aunque valoran realizar más adelante otro en euskera si hay interés. «Trabajamos la educación y nuestra propuesta es abierta y participativa. En nuestra opinión cada joven tiene una perspectiva y de todas ellas podemos aprender», añaden.

Diseño y desarrollo Tantatic