Abiadura Handiko Trenaren aurkako zuhaitz landaketa

Martxoaren 19an, Bergarako Angiozar auzoan AHTren aurkako martxa eginen da

Argazkiak: Apala

Martxoaren 14ean Barañaingo Lurra-Ura kolektiboak zuhaitzak landatu zituen Abiadura Handiko Trenaren aurka eta Ama lurraren alde egiteko.

“Azkartasunaren mundua bilakatu nahi dute, garapena eta ongizatea kontsumismoarekin lotu nahi dute eta ez gaude hori onartzeko prest”, horiexek izan dira Lurra-Ura taldearen adierazpenak. Ez daude ados etxebizitzak desjabetzen diren bitartean, jendea kalean bizi den bitartean, zaborrontzietan janaria bilatzen duen bitartean, aberats gutxi batzuek erabiliko duten tren batean xahutzearekin. Haien desadostasuna aurkeztu egin zuten zuhaitz landaketarekin.

Horregatik, hurrengo igandean, martxoaren 19an, Bergarako Angiozar auzoan AHTren obretarako antolatutako martxan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte Barañaingo herritarrak. Martxoaren 19an, goizeko 08:30etan Gaztetxean biltzeko gonbitea luzatu dute Lurra-Ura kolektibotik.

Itzulpena > Traducción

Plantación de árboles en contra del Tren de Alta Velocidad

El pasado 14 de marzo el colectivo Lurra-Ura realizó una plantación de árboles en contra del Tren de Alta Velocidad. Así mismo, este domingo 19 de marzo, se ha convocado una marcha en contra del TAV en el barrio Angiozar de Bergara. En Barañain, se reunirán a las 08:30 de la mañana este domingo en el Gaztetxe, para asistir a la movilización.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic