37 entitate, enpresa eta kolektibok jaso dugu Bai Euskarari ziurtagiria

Pasa den ostiralean banatu ziren Bai Euskarari ziurtagiriak Barañaingo erabilera anitzeko areto bete batean. Lau erakundek “zerbitzua eta lana euskaraz” maila jaso zuten, bederatzik “Zerbitzua Euskaraz” maila, Plazaberri horien artean, eta beste 24 “Euskararen Bidean” maila. Lortutako emaitzarekin harro daudela erakutsi zuten guztiek.
Ekitaldian udaletxeko talde politiko guztiak, Barañaingo Luis Morondo musika eskolako txikiek eta 37 entitateetako ordezkariak parte hartu zuten Pantxika Lamur umoristak gidatua, Oihaneder Indakoetxea alkatea eta Roberto Gutiérrez-en hitzekin.
Oihanederrek, egindako lanarengatik goraipatu eta zoriondu zituen ziurtagiridunak eta irmoki adierazi zuen euskararen etorkizuna bermatzeko ezinbestekoa dela gure herri eta herrialdean lanean jarritzea. Baita ere azpimarratu zuen “hizkuntzak ez direla ezer, haiek erabili, bizi eta biziraraziko dituzten pertsonarik gabe”, bere interbentzioa bukatzeko honakoa gehituz “Barañain zerbait izango bada, asko izango da gainera, euskara gure bizitzako erdigunean jartzetik pasako da, gurea dela eta horrela harremandu nahi dugulako gure artean”.
Roberto Gutiérrezek proiektua gero eta eragin eta arrakasta gehiago lortzen ari duela adierazi zuen, “sortzen eta egokitzen ari gara Barañaingo enpresen eta profesionalen eskura jartzeko ”. Euskal Herri osoan 1400 enpresa, saltoki eta entitate ezberdinek jaso dutela ziurtagiria goraipatu zuen ,”Aitortza esplizitoki egitea garrantzitsua da. Behar duzue. Behar dugu. Bai Euskarari ziurtagiria duten entitate hauei aitortu, baloratu eta aintzat hartu behar zaie egiten ari diren lana, gure hornitzaileak kontratatzeko garaian, administrazioen deialdietan eta abarretan ”.
Hauek dira ziurtagiria jasotako entitate, enpresa eta kolektiboak:
1 Bidean ANDRÓMEDA Belardenda / Herbolario
2 Bidean Barañain AUDITORIOA Fundazioa / Fundación Auditorio
3 Bidean Barañaingo EUSKAL KANTAK
4 Bidean Barañaingo GEROA BAI
5 Bidean Barañaingo Gizarte Eskola / Escuela Social de Barañáin
6 Bidean Centro Veterinario ABODI
7 Bidean Coral Barañain ABESBATZA
8 Bidean CUBILLAS Botika
9 Bidean Cubillas-BARRICART Botika - Beatriz
10 Bidean GOGORZA Anaiak harategia / Carnicería
11 Bidean HEGOALDE Café-Bar/Taberna
12 Bidean IRATXO Taberna
13 Bidean Izquierda/Ezkerra Barañain
14 Bidean KAIOA Café-Bar/ Taberna
15 Bidean KARRAPE taberna Los Porches
16 Bidean LURGORRI Taberna Jatetxea
17 Bidean MURUZABAL Bizikletak / Bicicletas
18 Bidean Participando en Barañáin/Barañainen parte hartzen
19 Bidean SADA Hortz Klinika / Clínica dental
20 Bidean STUDIO Liburudenda/Librería
21 Bidean TANTATIC Diseinu eta Garapena / Diseño y Desarrollo
22 Bidean TECNIAUTO Auto Lantegia / Taller de coches Tecniauto
23 Bidean Txaranga IGANDEA
24 Bidean Viajes MARFIL S.L. (BERRIA)
25 1 Zerbitzua euskaraz AKELAMENDI Taberna
26 2 Zerbitzua euskaraz ALAITZ Guraso Elkartea-Apyma
27 3 Zerbitzua euskaraz BARABATU Barañaingo Batukada
28 4 Zerbitzua euskaraz GAZTE Asanblada
29 5 Zerbitzua euskaraz Barañaingo JAI BATZORDEA
30 6 Zerbitzua euskaraz Barañaingo TRIKITILARI Eskola
31 7 Zerbitzua euskaraz EH Bildu Barañain
32 8 Zerbitzua euskaraz MUGARRI Guraso Elkartea
33 9 Zerbitzua euskaraz PLAZABERRI Egunkari digitala
34 1 Zerbitzua eta lana euskaraz HAGIN Erakunde Feminista
35 2 Zerbitzua eta lana euskaraz HAIZEA Kultura Elkartea
36 3 Zerbitzua eta lana euskaraz HARIZTI Barañaingo Dantza Taldea
37 4 Zerbitzua eta lana euskaraz SAHATS Fundazioa