1980-10-30 / Gerra zikinaren beste arrasto bat gure herrian

Euskal Memoria Fundazioak gogorarazi duenez, 1980ko urriaren 30ean, Barañaingo neska bat talde ultraeskuindar batek bahitu, jipoitu eta objektu zorrotz batez larruazalean markak grabatu zizkion.

Halaxe argitaratu zuten "Egin" egunkarian 1980ko udazken hartan:

"Emakume gazte bat, Barañaingo bizilagun, hiru kideko talde batek erasotu zuen bart arratseko zortzietan, hainbat bider jo, eta aurpegian esbastika bat zeuriz markatu ostean, Nafarroako Ospitaleko ate ondoan utzi zuten abandonatuta. 

Gertaera gaztea etxera itzultzeko bidean zegoela gauzatu zen, Barañainen. Gertu aparkatutako auto batetik indibiduo batek hurbildu zedin dei egin zion, eta bertan zegoela pistola bat atera eta kanoiaz apuntatu zuen, autora igotzeko aginduz. 

Autoan zeudela hirukotea, gaztearen lagunen arabera, poliziatzat aurkeztu zuten euren burua, eta zenbait aldiz galdetu zioten Etxarri Aranatzera egina zuen bidai bati buruz, eta herri hartako zenbait lagunekin zuen harremanari buruz. Etengabe jipoitu zuten gero, eta konorterik gabe zegoela, aurpegian esbastika grabatu eta arestian aipatutako ospitalaren atean utzi zuten."

Funtsezkoa da gure herrian jazotakoak ez ahazten, Euskal Herriak, herri ukatua eta zapaldua den heinean, bere azalean historiaren faltsutze etengabea bizi izan baitu. Horrela azaltzen du Euskal Memoria Fundazioak: "Gauzak aldatu nahi baldin baditugu, ezinbesteko baldintza da nortzuk garen, nondik gatozen eta zergatik irauten duen ezeztatzen gaituen zapalketa honek. Ez dezagun ahantzi aldaketarako baldintzak geure autokontzientziaren baitan ditugula."

Itzulpena > Traducción

30/11/1980 - Signos de la guerra sucia en nuestro pueblo

Euskal Memoria Fundazioa ha recordado la noticia que se publicó en el periódico Egin aquel otoño de 1980, la noticia leía así:

"Una joven, vecina de Barañain, fue objeto sobre las ocho de la tarde de ayer de una agresión por parte de tres individuos, que tras golpearle en repetidas ocasiones y grabarle la cruz gamada en el rostro, le dejaron abandonada junto a la puerta de entrada del Hospital de Navarra.

El hecho se produjo cuando la joven regresaba hacia su lugar de trabajo en el citado concejo de Barañain, próximo a Pamplona. Desde un coche aparcado en las proximidades, un individuo le llamó para que se acercara y una vez a escada distancia le encañonó con una pistola conminándole a que entrara al vehículo.

Una vez allí, estos individuos, que, según manifestaron amigos de la joven, se identificaron como policías, le preguntaron varías veces por un supuesto viaje suyo a Etxarri Aranaz y por su relación con algunas personas de esta localidad. Tras ser golpeada insistentemente y en un estado de semiinconsciencia le grabaron en el rostro la cruz gamada dejándola tirada junto a la puerta de entrada del citado centro hospitalario."

Es importante no olvidar lo sucedido en nuestro pueblo, ya que, Euskal Herria, en la medida en que padece la opresión y la negación como pueblo, sufre la constante falsificación de su historia. Así lo explican en Euskal Memoria Fundazioa: "El objetivo de este permanente ataque ideológico busca deslegitimar nuestro origen, tachar de mitos absurdos las bases de nuestra identidad colectiva y, con ello, desactivar nuestro futuro. Socavan las raíces de nuestra historia para que no podamos tener un horizonte. Mienten sobre nuestro pasado, para que temamos el presente y no tengamos opciones de futuro."

Diseño y desarrollo Tantatic