100 barañaindar inguru joan ziren Euskara Herria Josten jaira

2015-04-20

Alaitzeko guraso elkarteak eta Kantuzek antolaturiko bi autobus Faltzesera joan ziren euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea aldarrikatzen zuen jaira. 'Euskara Herria Josten' lemapean, Sortzen Elkarteak antolaturiko jaian, Barabatuk, Trikitilariek eta Kantuzek parte hartu zuten atzo apirilak 19. Zehazki 98 pertsona joan ziren antolaturiko autobusetan.

Alaitz ikastetxetik ateratako autobusa. Argazkia: Agustin Peña
Diseño y desarrollo Tantatic