0-3 urteko 20 haur itxaron zerrendan euskarazko Barañaingo Haur Eskolan

Gaur atera dira onartuen behin behineko zerrendak eta euskarazkoan 22 ume onartuak izan dira, bata ezeztatua epez kanpo aurkezteagatik eta 20 itxaron zerrendan dira.

Urtero itxaron zerrendan geratzen dira hainbat ume euskarazko haur eskolan (Argazkia: Google)

Gaur goizean ezagutzera eman dira Udalaren webgunean haur eskoletan onartutakoen behin behineko zerrendak eta datuok erakusten dutenez 0-3 urte arteko 20 haur itxaron zerrendan geratu dira, horietatik zortzik gaztelerazkoan lekua dutelarik bigarren aukera gisa ipini baitzuten ikastetxe hau beren eskaeran. Gaztelerazko haur eskolan ez da itxaron zerrendarik izan.

Euskarazkoan 22 haur onartu dira, eskaera bat epez kanpo aurkezteagatik ezeztatu da eta beste 20 familia itxaron zerrendan daude. Guztira, beraz, 43 eskaera aurkeztu ziren.

Gaztelerazko haur eskolan 54 eskaera onartu dira, hiru ezeztatu dira epez kanpo aurkezteagatik eta 54 horietatik zortzi haur bigarren aukera bezala onartu dira, guztiak euskarazko haur eskoletan itxaron zerrendan daudenak. Beraz, eskola honetan 49 eskaera aurkeztu ziren.

Erreklamazioak jartzeko epea maiatzaren 13an amaituko da eta behin betiko zerrendak maiatzaren 21ean argitaratuko dira.

Itzulpena > Traducción

20 niños y niñas en lista de espera en la Escuela Infantil en euskera

Esta mañana se han publicado los listados provisionales de los niños y niñas admitidos en las escuelas infantiles de titularidad municipal y los datos muestran que 20 familias se encuentran en lista de espera en la escuela en euskera, hecho que no ocurre en la escuela infantil en castellano que carece de lista de espera.

En total se habían presentado 43 solicitudes en la escuela en euskera, 20 están en lista de espera, 22 han sido admitidas y una excluida por presentarse fuera de plazo. De las 20 familias en lista de espera, ocho niños y niñas han sido admitidas en segunda opción en la escuela infantil en castellano.

En el centro en castellano se presentaron 49 solicitudes y tres han sido excluidas por presentarse fuera de plazo. Sumando las ocho familias procedentes de la escuela en euskera en este centro se han admitido finalmente 54 niños y niñas de 0-3 años.

El plazo de reclamación está abierto hasta el día 13 y el 21 de mayo se publicarán las listas definitivas.

Diseño y desarrollo Tantatic