Zergatik Gaztetxe bat?

Ostiral honetan arratsaldeko 17:00etan Gaztetxearen proiektuaren aurkezpena eginen da

Argazkia: Plazaberri.

Gaztetxearen astea abian da dagoeneko. Kideen artean antolatu egin dute, uda aurretik eta jaiak baino lehenago, haien barruko planteamendua ezagutarazteko eta Barañaindarrengana gerturatzeko. Hamaika ekintza antolatu dituzte aste osorako, beste antolamendu mota bat aldarrikatu nahi dute Gaztetxetik, autogestioa alegia. Horrelako kudeaketaren ezagutza ezinbestekotzat jotzen dute gizartean, eta haien proiektua Barañaindarrei ireki eta erakutsi nahi diete. Hausnarketarako prozesu bat ireki nahi dute aisialdiaren inguruan, zergatik eta zertarako behar da Gaztetxe bat? Nola bizitzen dute aisialdia gaur egungo gazteek?

Ekimen guztietan parte hartzeko gonbitea zabaldu dute Gaztetxetik. Gaztetxeko kideek haien proiektuaren berri eman nahi diote Barañaingo herriari, ez da soilik gazteei zuzendua, baizik eta herritar guztiei.  Atzo hasi ziren ekimenak gaztetxean. Egunero goizetan auzolana eginen dute, murala egin, landareak eta kortinak jarri izanen dira besteak beste egitekoak eta arratsaldetan jarduera desberdinak antolatu dituzte. Atzo, astelehena, gitarra ikastaroa izan zuten, eta horren ondotik, gazte asanblada bat egin zen.

Gaur asteartea, Konposta-tu! hitzaldia eta erleen garrantzia ekosisteman landuko dute arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bihar, Hankapalu eta merienda izanen dute haurrentzako arratsaldeko 17:30etan. Ostegunean, Lan Autodefentsa Sarekoek hitzaldia emanen dute arratsaldeko 18:00etan. Ostiralean, egun handia izanen dute, izan ere, Gaztetxearen aurkezpena arratsaldeko 17:00etan eginen da, zergatik Gaztetxea?, eta ondoren Andreina Jolinek bertsio kontzertua emanen du eta pintxoak banatuko dira. Larunbatean, bazkaria antolatu dute eta aurretik izena eman behar da, karaokea izanen dute arratsaldeko 17:00etan eta ondoren, Musikarrorekin Azpilagaña aldera joanen dira. Bukatzeko, igandean, aste osoko nekeari aurre egiteko masaje kolektibo tailerra eginen da arratsaldeko 19:00etan. 

Itzulpena > Traducción

Por qué un Gaztetxe?

El Gaztetxe de Barañain ha organizado una semana entera llena de actividades para dar a conocer su proyecto. La presentación se realizará este viernes a las 17:00 de la tarde. Además de esto, todas las tardes se ofrecerán talleres, charlas e incluso una comida popular el sábado. 

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic