“Udalarekin ere euskaraz”

2017-11-23

Herritarrak udalera hurbiltzean euskaraz egitera animatzeko kanpaina abian jarri dute Nafarroako Euskara Zerbitzuek. Langile elebidunak arreta euskaraz eskaintzeko prestatuta daude, edota euskalduntze prozesuan aurreratuta; beraz, erabili euskara udalarekin dituzun harremanetan. Horixe da Euskara Zerbitzuek egin duten deialdia.

Barañaingo Udalak ere kanpaina honetan parte hartu du, eta 2017-2018 urteetako egutegia kaleratu dute kanpaina honen harira.  

Argazkia: Barañaingo Udala.
Diseño y desarrollo Tantatic