Udaberriko ekitaldi sorta Sahats euskaltegian

Euskaltegiak hogei urte ospatu zueneko argazkia orduko irakasleekin (Arg:Utzitakoa)

Egitarau zabala antolatu dute Sahats euskaltegikoek aste honetarako. Musika, literatura, zinema, gaur hasi eta ekainaren 15a bitartean egunero ekitaldi bat izanen dute. Antolatutako ekimen guztiak Sahats euskaltegian burutuko dira osteguna arte.

Gaur bertan “Euskaraz bizi nahi dut” film laburren emanaldia izanen da goizeko 10:30etan, eta arratsaldeko 18:00 eta 20:00etan. Hurrengo egunean, ekainak 13, liburu baten aurkezpena izanen dute, Xamar idazleak idatzitako “Etxea” liburua, alegia. Jarduera hau, arratsaldeko 18:00etan izanen da, eta egun berean ere, “Euskal Herria, kultura matrilineala” liburuaren aurkezpena izanen da arratsaldeko 20:00etan Mari Carmen Basterretxea antropologoaren eskutik.

Astearekin aurrera jarraituz, Ekainaren 14ean, “Ikusteko kantak, entzuteko argazkiak” dantza eta musika ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen da arratsaldeko 18:00etan. Udaberriko ekitaldi sorta ostegun honetan amaituko da, Oinutsik taldearen kontzertuarekin arratsaldeko 19:30etan. 

Itzulpena > Traducción

Semana completa de actividades organizada por Sahats euskaltegia

Diseño y desarrollo Tantatic