Txupinazoa jaurtitzeko aukeraketa

Proposamenak maiatzaren 29tik ekainaren 2ra arte aurkeztu daitezke Herritarrak Hartzeko Bulegoan

Argazkia: Barañaingo Udala.

Barañaingo festei hasiera ematen dien txupinazoa jaurtiko duten pertsonak aukeratzeko, Barañaingo Udalak iaz hasi zuen bideari eutsi dio. Izan ere, festak garrantzi handiko ekitaldi soziokultural bat dira, eta bizilagun gehienak haiek noiz iritsiko zain egoten dira.

Alkateena eta zinegotziena izan Ohi da txupinazoa jaurtitzeko ohorea; hala ere, Udalak, herritarren parte-hartzea bultzatzeko hartutako konpromisoarekin bat, prozedura berri bat prestatu du. Herri bozketa baten bidez aukeratuko da txupinazoa jaurtiko duen pertsona.

Barañaingo Udalaren Elkarteen Udal Erregistroan inskribatutako erakunde eta elkarte guztiek, zein norbanakoek norberaren izenean parte hartu dezakete bozketan. Norbanakoen kasuan, beti ere hauen proposamenak Barañaingo 10 bizilagunen babesa baldin badu.

Bozkatu ahal izateko, Izangaiaren proposamena aurkeztuko da, baita azalpen labur bat ere, merituen berri emanez. Gainera, aukeratutako pertsonaren edo erakundearen baimen zehatza ere aurkeztu beharko da, eta azkenik hautagaiek Barañainekin lotura eduki beharko dute.

Ekainaren 8an bilkura berezia eginen da, eta bertan hiru hautagai finalistak erabaki eginen dituzte. Bukatzeko, ekainaren 12tik 18ra, hemezortzi urtetik gorako Barañaindar guztiek bozkatu ahalko dute txupinazoaren jaurtitzailea.

Itzulpena > Traducción

Elección del chupinazo

Todas las entidades y asociaciones inscritas en el Registro Municipal de Asociaciones del Ayuntamiento de Barañáin, y las personas a título individual, cuya propuesta cuente con el respaldo, como mínimo, de diez vecinos y vecinas de Barañáin, podrán participar en la elección de la persona o entidad que dispare el chupinazo.  

Dispondrán de un plazo que comenzará el día 29 de mayo y finalizará el día 2 de junio, para presentar una propuesta al respecto en la Oficina de Atención al Ciudadano.

Diseño y desarrollo Tantatic