Milaka lagunek agurtu zituzten Olentzero eta Mari Domingi

Milaka lagunek kaleak hartu zituzten gau magiko honetan Olentzero eta Mari Domingiri harrera egiteko.

Olentzero eta Mari Domingi kalejiran zehar. | Argazkia: Mikel urriza

Urtero legez, Olentzero eta Mari Domingik, milaka lagunek lagunduta, Barañaingo kaleak zeharkatu zituzten gabon gaueko iluntzean. 

Arratsaldeko 18.00etan agertu ziren Olentzero eta Mari Domingi lakuko parkean. Bertan jendetza zegoen hauek itxaroten, eta harrera beroa egin zieten. Hainbat haurrek lagunduta, lastargiak eskuan, sartu ziren lakuko parkean. Eguberri abestiek girotu zuten harrera, haurrek osatutako abesbatzak abestuta. Barañaineog konpartsak ere parte hartu zuen harreran, erraldoiek Olentzero eta Mari Domingiri eskeinitako dantzaldian. Su artifizialek argitu zuten zeru iluna, eta hemendik oinez irten ziren, joaldunak lagunduta, kalejirako karrozetara.

Jandez beteta zeuden Barañaingo kaleak zeharkatu zituen kalejirak; joaldunak, musikariak, gaztainak, haurrez betetako gurdiak, malabaristak eta gaueko protagonistak, Olentzero eta Mari Domingik, zirraratu zituzten gure herriko txikienak. 

Udaletxe plazan amaitu zen kalejira, eta bertan Olentzero eta Mari Domingik hartu zuten hitza ekitaldi jendetsu batean, dantzaldi herrikoi batekin amaitu zena. 

Urtero bezala Plazaberrik ere lagundu zituen Olentzero eta Mari Domingi arratsalde-gau osoan zehar, eta momentu berezi guztiak jaso ditugu argazki galeria batean. 

Itzulpena > Traducción

Miles de personas dieron la bienvenida a Olentzero y Mari Domingi

Como cada año, Olentzero y Mari Domingi,en compañia de miles de personas, recorrieron las calles de Barañáin al anochecer de Nochebuena.

Olentzero y Mari Domingi aparecieron en el parque del lago a las 18.00 de la tarde. Allí había una muchedumbre esperando a que éstos les recibieran calurosamente. Acompañados por varios niños, con las antorchas en la mano, entraron en el parque del lago. La recepción estuvo amenizada por canciones navideñas, cantadas por un coro formado por niños. La comparsa Barañaineog también participó en la recepción, en el baile que los gigantes ofrecieron a Olentzero y Mari Domingi. Los fuegos artificiales iluminaron el cielo oscuro y desde aquí salieron a pie, acompañados por el cabestro, hacia las carrozas de la kalejira.

La kalejira que recorrió las calles de Barañáin repletas de comedores; joaldunak, musikariak, gaztainak, haur beteta gurdiak, malabaristas y los protagonistas de la noche, Olentzero y Mari Domingi, emocionaron a los más pequeños de nuestro pueblo.

La kalejira finalizó en la plaza Consistorial, donde Olentzero y Mari Domingi tomaron la palabra en un acto multitudinario que concluyó con un baile popular.

Como todos los años Plazaberri también acompañó a Olentzero y Mari Domingi durante toda la tarde-noche, y hemos recogido todos los momentos especiales en una galería de fotos.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic