Liburutegiko ikastaroetan izena emateko azken egunak

2017-09-27

Ikastaro kulturaletan izen emateko azken eguna irailaren 28a izanen da. Goizez zein arratsaldez eskainiko dituzte ikastaroak eta 20 euroko prezioa dute.

Zinema, literatura, historia, artea, poesia edota arkitektura izanen dira besteak beste landuko dituzten gaiak. Xehetasun gehiago liburutegian eskatu daiteke goizeko 09:00etatik aurrera. 

Afrikaren ikuskera izanen da ikastaroetako bat. Argazkia: Saretik hartua.
Diseño y desarrollo Tantatic