Kuadrilek herria hartu zuten berriz

Hamar urteren ostean, berriz ere gure herriko kaleak hartu zituen Kuadrilen Egunak

Coco filmaren mozorroa jantzi zuen kuadrila batek

Indarrez bueltatu zen pasa den larunbatean Kuadrilen Eguna gure herrira. Hamarnaka kuadrilek hartu zuten parte egun osoan zehar antolatutako ekimen ezberdinetan, guztiz arrakastatsua izan zen 2023ko Kuadrilen Egun honetan.

Goizean hasi ziren filma eta telesail ezberdinetako pertsonaiak Barañaingo kaleak hartzen, karroza handi batek lagunduta herriko plaza ezberdinak zeharkatu zituzten hiru hirukiek, Coco filmako pertsonaiek, Asterix eta Obelix edota 101era iristen ez ziren haibat dalmatek. Dozenaka kuadrilek parte hartu zuten mozorraturik, bakoitzak filma ezberdin batekin lotutako pertsonaiak hautatuta. 

Goizak aurrera egin ahala, belaunaldi eta kuadrila ezberdinetako lagunak nahastu egin ziren hainbat jolasetan parte hartzeko, naiz eta euriaren presentziak hauetako batzuk baldintzatu, giro aparta izan zen jaun eta jabe.

550 lagun bildu ziren eguerdian Alaitz ikastetxean bazkarian aparte hartzeko, egunaren arrakastaren argazki polita eskeiniz. Hauetako askok kaldereteak prestatu zituzten Ikastetxeko patioan bertan, baita beste askok etxetik prestatutako bazkaria eraman, baina bazkarian ere giro ederra izan zen. Musikak girotu zuen bazkalostea, bingo musikatuaren aitzakipean kantuan ibili baitziren bertaratutako ehundaka lagunek, baita auzolanean mahaiak eta aulkiak jaso zituztenean partehartzaileek. 

Udal plaza ere "inbaditu" zuten pertsonaia zinematografikoek arratsaldean, eta bertan izan zen sari banaketa, mozorro onenak, kalderete hoberena... sarituz. 

Iluntzearekin batera berriz Alaitz Ikastetxeko aterpea bete zuten kuadrilek kontzertuen hasierarekin batera, eta hemen eman zioten amaiera 2023ko Kuadrilen Egun arrakastatsu honi. 

Antolatzaileek aipatu zutenez, datorren urtean ere Kuadrilen Eguna ospatzeko asmoa dago mahai gainean.

Beste behin Barañain herri bizia dela erakutsi zuten ehundaka lagunek.

 

Itzulpena > Traducción

Las Kuadrillas se volvieron a adueñar de Barañain

El pasado sábado el Kuadrilen Eguna volvió a nuestro pueblo con fuerza. Decenas de cuadrillas participaron en las diferentes actividades organizadas a lo largo de toda la jornada, en este Kuadrilen Eguna 2023 que resultó todo un éxito.

Las películas y los personajes de las diferentes series comenzaron por la mañana a tomar las calles de Barañáin, ayudados por una gran carroza. Decenas de cuadrillas participaron disfrazadas, seleccionando cada una de ellas personajes relacionados con una película diferente.

A medida que avanzaba la mañana, personas de diferentes generaciones y cuadrillas se mezclaron para participar en diversos juegos, aunque la presencia de la lluvia condicionó algunos de estos, el ambiente fue excepcional.

550 personas se reunieron al mediodía en el colegio Alaitz para participar en la comida pupular, ofreciendo una bonita foto  que constataba el éxito de la jornada. Muchos de ellos prepararon calderetes en el mismo patio del colegio, así como muchos otros llevaron la comida preparada desde casa, pero todos demostraron que en la comida también hubo un gran ambiente. La música amenizó la sobremesa, ya que bajo el pretexto del bingo musicado los cientos de asistentes cantaron, así como los participantes recogieron despues las mesas y sillas en auzolan.

La plaza consistorial también fue "invadida" por los personajes cinematográficos por la tarde, y allí se llevó a cabo la entrega de premios, premiando a los mejores disfraces, al mejor calderete...

Al anochecer las cuadrillas llenaron de nuevo el patio de Alaitz Ikastetxea con el comienzo de los conciertos y aquí pusieron el broche final a este exitoso día de las cuadrillas 2023.

La organización comentó que sobre la mesa está la intención de celebrar también el próximo año el Kuadrilen Eguna.

Otra vez cientos de personas demostraron que Barañáin es un pueblo vivo.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic