Harizti Dantza Taldea: 30 urte dantzarekiko maitasuna erakutsiz

2018-02-06

Dantza ikuskizun berezi batekin ospatu zuten hirugarren hamarkada otsailaren 3an. Harizti Dantza Taldeak  euskal dantzarekiko maitasuna belaunaldiz-belaunaldiz erakutsi du Barañainen. Jende ugari gerturatu zen Auditoriora egindako lana aitortzeko asmoz.

Duela hiru hamarkada eman zituen lehen pausoak Harizti Dantza Taldeak, 1987. urtean sortu zen euskal kultura sustatzeko asmoz. Urteurren hau ospatzeko helburuarekin belaunaldi desberdinak batu egin ziren otsailaren 3an, taldean garai ezberdinetan partaide izan direnak izan ziren protagonista nagusi.

Musika, antzerkia, bertsoak eta dantza uztartu zituzten eszenatoki gainean, ehun lagundik gora parte hartu zuten osotara. 

ARGAZKI GALERIA

Harizti 30. Urteurrena ikuskizuna.

Argazkiak: Agustin Peña.
Diseño y desarrollo Tantatic