Festetako programari itxura hartzeko eta ekarpenak egiteko batzarra

Atzo, asteazkenean batzar irekian aurkeztu zituzten jaietako lantaldeek beren ekarpenak

Erabilera Anitzeko Aretoan burutu zen batzat irekia (Argazkia: A.Garcia)

Barañaingo Udalak eta Jai Batzordeak jaien egitaraua modu parte hartzailean osatzeko asmoz abiatutako prozesuak pausu berria eman zuen atzo, hilaren 4an. Lehenengo batzarra otsailaren bukaeran egin zen eta ordutik lantaldeetan bildu izan dira herritarrak beren ekarpenak egiteko. Atzo ekarpenak aurkeztu zituzten Udaletxean batzar irekian.

Horietako batzuk ez dira nobedade izanen. Adinekoen taldean aurreko urteetan egindako ekintzak eginen dituztela adierazi zuten: jaiak baino lehenago, 21ean Erretiratuen Etxean eskulanen erakuskea irekiko da eta jaietako ostiralean, beren egunean, meza eginen da Erretiratuen Etxeak antolatua, adin handiena duten bi herritarrei omenaldia eta jaialdia eginen dute mezaren ondoren, eta baita ere bazkaria musikarekin. Jaiarekin jarraituko dute lagun orori begirako dantzaldiarekin Caimito plazan, 70 hamarkadako musikarekin. Larunbat goizean Erretiratuen Etxeak iaz egin bezala, txistor jatea eginen da eguerdian Nelson Mandela-Bakearen Plazan. Bestalde, taldeak Udalari eskatu zion zezenzuskoa eta su artifizialak ahal bada ordu erdi aurreratu dezala oso berando dela iruditzen zaielako.

Gazteen taldeak egindako ekarpenetako asko ez dira berriak ere: asteazkenean eguerdian sahieski jatea eginen da, musikarekin bajeraz bajera erronda, txupinazora joan eta txoznetan bukatuko dute ibilaldia gazteek. Ostegunerako ez zuten oraindik ekarpenik eta ostiralean goxua txapelketaren finala izanen dela gogorarazi zuten. Larunbaterako, kaldereteen ondoren ginkana moduko jokuren bat egitea pentsatu dutela adierazi zuten eta iganderako, aldiz, bazituzten ideiak txoznan egitekoak: gazte bazkari bat egin nahi zutela esan zuten, jokuak ala kontzertu txikia ondoren, bokatada eta mozorro gaua “talent show” moduko batekin, hau da, nahi duenak agertokira igotzea abestera edo ikuskizun bat egitera.

Txiki eta gazteak batzea

Txikien lantaldean zehaztu gabeko idei ugari zituzten: ostegunean, Txikien Egunean, sukaldaritza tailerra egin nahi da, postre bat egiteko txikiekin batera. Postrea Sahats eskolako patioan ostiralean burutu nahi duten txiki eta gazteentzako bazkarian jango litzateke. Bazkariaren ostean musika jartzailea, karaokea, giza futbolina edo zezen mekanikoa egonen litzateke, helburua, txikientzako eta 12-15 urte arteko gazteentzako festa antolatzea baita, adierazi dutenez 12-15 urte arteko gazteentzako ez dira izaten aktibitate ugari. Honekin batera zehazteko dagoen beste egunean graffiti edo giltzarakoak egiteko tailerra burutu daiteke eta baita magoa igande goizean, Udalak eta beste kolektiboak antolatuko dituzten txikientzako bestelako jardueraz gainera: Lakuan arratsaldetan eginen diren jokuak ala TCM El Lago elkarteak antolatzen duen larunbateko futbiko txapelketa.

Emakumezkoen taldeak sexu indarkeriaren aurkako protokoloarekin lanean izan dela adierazi zuen, eta egitarauari ondoko ekarpenak egin zizkion: ostiralan eguerdian Gaztainondo Plazan txotx feminista eginen da eta ondoren emakumeentzako kultura arteko bazkaria. Bazkalostean ere kontzertua edo ikuskizuna eginen litzateke.

Gai orokorreko taldean igande goizean eginen diren gauzak nabarmendu zituzten. Goiz horretan Merkatal etorbide osoan aldi berean aktibitateak planteatzen dituzte: jauziak Osasun Etxe zaharraren ondoan, artisau azoka aurrefabrikatuen pasealekuan, Luis Morondo musika eskolako bandaren kontzertua Udal Plazan eta txikientzako jardueraren bat Merkatal etorbidearen bukaeran. Era berean, zunba saio irekia eginen da bi arratsaldetan, Lur Gorrin ostegunean eta Udal Plazan ostiralean eta dantza latinoen beste saio ireki bat egitea pentsatu dutela gaineratu zuten. Baita ere, Alaitz ikastetxeko batxillergo artistikoko ikasleen emanaldi bat izanen dela aurreratu zuten, ostiral arratsaldean Lakuko anfiteatroan. Azkenik, Udal Plazan mota ezberdineko kontzertuak antolatuko direla adierazi zuten: asteazkenean Musika Eskolako pop taldeak izanen dira, ostegunean musika jartzailea, ostiralean euskaraz abestuko duen orkestra eta larunbat eta igandean denetariko musika joko duten orkestrak.

Jaiguneak zabaldu

Tabernarien lantaldeak, aldiz, proposatzen diren ekintzak entzun nahi zituen eta eskatu zuen egitaraua zabaltzea bestelako zonaldeetara. Tabernari batzuk prest azaldu ziren beren zonaldeetan gauzak antolatzeko Udalaren laguntza badute, Bestalde, Lur Gorri zonaldeko tabernari batek adierazi zuen bizilagunak antolatzen ari direla igandean kalean bazkari bat egiteko.

Egitaraua maiatzaren erdira itxita egon behar dela adierazi zuen Kultura zinegotzia den Ainhoa Oyagak. Era berean, bigantxak izanen ez direnez, horiek egiten ziren zonaldeko tabernari eta merkatariekin bilkura eginen dutela esan zuen, beraien proposamenak biltzeko.
 

Itzulpena > Traducción

Asamblea para recoger aportaciones y perfilar el programa festivo

El proceso participativo para la organización de las fiestas que están llevando a cabo la Comisión de Fiestas y el Ayuntamiento de Barañain dio ayer, 4 de mayo, un nuevo paso. Tras la primera asamblea realizada a finales de febrero en la que se definieron los grupos de trabajo, ayer tocaba poner en común el trabajo realizado. Algunas de las propuestas de los grupos de trabajo no suponían novedades con respecto a otros años: desde el grupo de jubilados y jubiladas anunciaron actividades que ya vienen realizándose con anterioridad, por ejemplo, la misa organizada por el Club de Jubilados el Día de las Personas Mayores, el posterior festival a su finalización y la comida amenizada. Ese mismo día realizarán baile en la Plaza Caimito con música de los años 70, una actividad abierta a toda la población. Asimismo, el sábado harán una chistorrada en la Plaza de la Paz-Nelson Mandela, al igual que el año pasado.

El grupo de jóvenes también presentó actividades ya consolidadas como la costillada del primer día de fiestas y posterior ronda copera por bajeras o la final del campeonato de goxua que será el viernes. Sin embargo, como novedad señalaron que quieren fomentar actividades para el domingo, como un vermut y comida para la juventud en las txoznas, juegos y bocatada con noche de disfraces para finalizar las fiestas.

El grupo de actividades para txikis sí aportó novedades. Señalaron que realizarán un taller de cocina para elaborar un postre que luego se comerá en una comida para txikis y jóvenes de hasta 15 años. Tras la comida, el viernes, habrá DJ, karaoke o juegos como un futbolín humano o toro mecánico, actividades todavía sin concretar, ya que quieren realizar una fiesta a la que también se animen los y las jóvenes de 12 a 15 años que no encuentran en la programación muchas actividades dirigidas a ellos y ellas. Además también plantearon otro tipo de talleres de graffiti o llaveros, por ejemplo, y algún espectáculo infantil para la mañana del domingo.

El grupo de mujeres señaló que realizarán un txotx feminista el viernes, con posterior comida intercultural de mujeres en la plaza de los Castaños.

Desde el grupo sobre temática general se añadió que desean potenciar el domingo y se realizarán actividades en toda la Avenida Comercial: jauzis frente al Centro de Salud viejo, puestos de artesanía en el paseo de los prefabricados, actuación de la Banda de Música en la plaza Consistorial y espectáculo infantil al final de la Avenida Comercial. También apuntaron que habrá dos tardes de zumba participativa en Lur Gorri el jueves y en el Ayuntamiento el viernes. Como novedad el viernes el alumnado de bachiller artístico del instituto Alaitz actuará en el anfiteatro del Lago. También se señaló que habrá diferentes actuaciones musicales en la Plaza Consistorial: el miércoles los grupos pop de Luis Morondo, el jueves DJ, el viernes orquesta en euskera y el fin de semana orquestas de música variada.

Desde el grupo de hostelería se apuntó que estaban a la espera de las propuestas que se plantean y solicitaron que la programación se diversifique a otras zonas de Barañain ajenas al centro. Algunos de ellos se mostraron dispuestos a organizar actividades en sus zonas si hay colaboración del Ayuntamiento, ya sea en infraestructuras o económica.

Finalmente, desde el Ayuntamiento señalaron que el programa debe cerrarse a mediados del mes. Asimismo, desde el Consistorio señalan que al no celebrarse suelta de vaquillas van a contactar con comerciantes y hosteleros de la zona donde se realizaba para recoger sus propuestas.

Diseño y desarrollo Tantatic