Euskaraz mintzatzeko tailerrak

Barañaingo kultur arloak hainbat tailer antolatu ditu euskaraz solasteko. Euskara maila gutxi izan arren, egitasmo honek kulturaren bidez aberasteko eta euskaraz trebetasuna hartzeko aukera eskaintzen ditu.
Hiru tailer mota antolatu dira eta hiruek mintza praktika egiteko aukera ematen dute. Alde batetik, dantzak, abiatze maila, eskainiko da eta Barañaingo dantza taldearen eskutik izanen da tailerra. Bestalde, Mikel Mikeo aktorearen gidaritzapean antzerkia izanen da eta bukatzeko, Maria Goñi margolariaren laguntzaz pintura saioak burutuko dira.
Izen emateari dagokionez erroldatuek 012ra deituta egin dezakete, irailaren 1etik 6ra. Eta erroldatuta ez daudenek irailaren 18an eta 19an eman dezakete izena, Udaletxeko Herritarrak hartzeko bulegoan 8:30etatik 14:00etara.
Itzulpena > Traducción
Talleres para practicar euskara
El área de cultura de Barañain ofrece tres talleres para relacionarse en euskara. Pintura, teatro y danza son los pilares de esta iniciativa. Los y las empadronadas en Barañain pueden inscribirse en el número 012 del 1 al 6 de septiembre y los y las no empadronadas los días 18 y 19 de septiembre en la Oficina de Atención Ciudadana.