Errigora saskiak eskatzeko aukera azaroaren 8a bitarte

2016-11-04

Beste urte batez Nafar hegoaldeko euskalgintza eta bertako ekoizleak laguntzeko asmoz udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak. Bi saski izanen dira aukeran aurtengo kanpaina eta saski bakoitza 50€ren truke salduko dira.

Interesatutako pertsonek azaroaren 8ra bitarte dute saskia eskatzeko epea. Eskaerak Akelamendi, Hegoalde, Iratxo, Karrape eta Lurgorri tabernetan, Auditorioan, Beatriz Cubillas Barricart farmazian, Cubillas botikan, Gogorza harategian, Muruzabal bizikletak eta Oihalak oihal dendetan egin daitezke.

Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka!

Diseño y desarrollo Tantatic