Dena prest inauterietarako

Datorren otsailaren 5ean ospatuko dituzte inauteriak herrian; egitarau zabala prestatu du Jai Batzordeak.

Joan den urteko kalejira. Argazkia: Plazaberri.

Iristear daude inauteriak Barañainera. Datorren otsailaren 5ean ospatuko dituzte inauteriak eta dagoeneko Jai Batzordeak egitarauaren berri eman du. Barañaingo ikastetxeetako jaien ondoren, 17:00etan Udal Plazan txokolate jatea egonen da, Lucianoren musikaz giroturik. Ohi den bezala, momotxorroak ere kalera irtengo dira herritarrak zirikatzera. Gazte kontzertuak izanen dira Gaztainondoko plazan 17:30etatik eta 19:00etara. Eta horren ondoren, 19:30etan, burutuko dute urteko kalejira eta Jacobo de Licras gaizkilea epaituko dute, herriko ihauterien pertsonaia tradizionala.

Dena den, aurten kalejirak ez du gai zehatz bat izanen eta anitza izanen dela adierazi dute Jai Batzordeko kideek. Ohi den bezala, batzuk Jacobo de Licrasen istorioa antzeztuko dute baina gaiak askotarikoak izanen dira. Hori dela eta, Jai Batzordeak herritarrak mozorratzera animatu nahi dute eta prestatu dituzten ekitaldietan parte hartzera.

Kalejiraren ondotik, eta gauari hasiera emateko, 21:30etan afari herrikoia antolatu dute Alaitz Ikastetxean.

Itzulpena > Traducción

El próximo 5 de febrero se celebrarán los carnavales en Barañain

Ya llegan los carnavales a Barañain. Se celebrarán el próximo 5 de febrero y la Comisión de Fiestas ya ha dado a conocer la programación. A las 17:00 horas arrancarán los carnavales con una txokolatada en la Plaza del Ayuntamiento, acompañado de la música de Luciano. Mientras tanto, en la Plaza de los Castaños habrá conciertos de los y las jóvenes hasta las 19:00 horas.

Le seguirá la tradicional kalejira, y aunque este año no han elegido un tema central, entre otros, representarán la historia de Jacobo de Licras, personaje tradicional de Barañain. Por eso, la Comisión de Fiestas anima a participar a todas y todos con cualquier disfraz y disfrutar de la kalejira por el pueblo.

Después de la kalejira y como colofón, han organizado una cena popular en el Colegio Alaitz.

Diseño y desarrollo Tantatic