Barañaingo Euskal Kantak taldeak hamar urte bete ditu
Hurrengo asteburuan euskal kantak entzuteko aukera paregabea izanen da

Egitarau zabala prestatu dute datorren asteburuan urteurrena ospatzeko. Ekitaldiak irailaren 29an eta 30ean eginen dira. Lehen egunean, ostiralarekin, “Nafar Aire Zaharretan” liburuaren aurkezpena izanen da Kultur Etxean, Txema Hidalgo egilearen eskutik 19:00etan. Ordu erdi beranduago, Barañaingo Euskal Kantak taldearen inguruan egindako argazki bildumaren emanaldia eginen da, eta 20:00etan, omenaldia eta kantuz.
Hurrengo egunean, irailak 30, larunbata, ekimen gehiago izanen dituzte egitarauan. Udal Plazan hamaiketako bat eginen da 11:00etan eta 12:00ak aldera Barañaingo kaleetan kantuan ibiliko dira.
Eguerdian herri bazkaria eginen da Udal Plazan eta eguraldi txarra eginez gero, Alaitz Ikastetxean eginen da. Irailaren 26a baino lehenago txartelak eskuratzeko aukera dago. Bazkal ostea girotzeko asmoz, 17:30etan dantzaldia eginen da Udal Plazan ala euria eginez gero Alaitz Ikastetxean.
Itzulpena > Traducción
Barañaingo Euskal Kantak cumple una década
El colectivo de Barañain ha organizado diversas actividades para celebrar el aniversario. La presentación del libro “Nafar Aire Zaharretan” se realizará el viernes, 29 de septiembre a las 19:00 de la tarde en la Casa de Cultura y a continuación, se podrá disfrutar de una proyección de fotografías y culminarán el día con kantuz y un homenaje.
El sábado recorrerán las calles de Barañain cantando, como no podía ser de otra forma, y recuperarán fuerzas con una comida popular. Finalmente, a las 17:30 de la tarde bailables en la Plaza del Ayuntamiento.