Barañaingo 35 enpresa eta saltokiek jaso dute Bai Euskarari Ziurtagiria

Bai Euskarari Elkarteak hamaseigarren urtez banatu ditu Ziurtagiriak Barañaingo 35 saltokiek, enpresek eta era guztietako entitateek euskararen alde emandako pausoen aitortza gisa.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia ospatu dute Barañainen, 37 enpresa, saltoki eta entitateen euskara maila aitortzeko. Barañaingo Udaletik, Maria Lecumberrik, alkateak, Bai Euskarari Elkartetik, Rober Gutiérrez-ek, zuzendariak, eta udaleko alderdi guztietako zinegotziek eman zituzten bereizgarriak, eta nabarmendu zuten entitateen lan eredugarria eta horien borondate eta konpromisoari esker emandako urratsak.

Geroz eta gehiago dira euskararen balioaz ohartarazten ari diren entitate, saltoki eta enpresak, bizitzan eta lan esparruan. Horren adierazle da aurtengo zifra: 35 ziurtagiridun, hain zuzen ere. Ekitaldiko gonbidatuak, protagonistak izan zirenak, ilusioz jaso zuten errekonozimendua eta argi adierazi zuten Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin euskararen bidea egiten jarraituko zutela.

Rober Gutiérrez-ek esker hitzak eskaini zizkion Barañaingo Udalari, euskara zerbitzuari eta Sahats Fundazioari, euren eskuzabaltasuna nabarmenduz. Nola ez, eguneko protagonistak, ziurtagiridunak.

Gogotsu itxi zuten ekitaldia, Pantxika Lamur umoristak eta Bai Euskarari Elkarteak mezu zuzen bat helarazi zion komunitateari: “Bai Euskarari, ziurtagiri bat baino gehiago da”. Bai Euskarari Elkarteak ziurtagiriarekin euskararen aldeko lana balioan jartzeaz gain, komunitatea sendotzeko lanean dihardu eta horren eskura jartzeko proiektuak eta baliabideak etengabe eguneratzen ditu.

Itzulpena > Traducción

35 empresas y comercios de Barañain reciben el certificado Bai Euskarari

Bai Euskarari Elkartea ha celebrado el evento de entrega de certificados en Barañain, con el objetivo de reconocer el nivel de euskara de 35 empresas, entidades y comercios. Desde el ayuntamiento de Barañain, la alcaldesa María Lecumberri, de parte de Bai Euskarari Elkartea, su director, Rober Gutiérrez, y concejales de todos los grupos políticos municipales han otorgado los distintivos, y han subrayado el trabajo ejemplar y compromiso de los y las protagonistas del evento.

Cada vez son más los y las que son conscientes del valor lingüístico, tanto en la vida, como también en el ámbito laboral. Fruto de ello son las 35 certificaciones que demuestran un nivel de euskara específico. Los y las invitados/as han recibido con orgullo e ilusión el reconocimiento y se han mostrado ilusionados por seguir construyendo el camino hacia el euskara con la ayuda de Bai Euskarari Elkartea.

Rober Gutiérrez ha querido dedicar unas palabras de agradecimiento al Ayuntamiento de Barañain, servicio de euskara y Sahats Fundazioa, destacando su generosidad; y, cómo no, ha felicitado a los protagonistas de la noche.

El evento ha estado amenizado por la humorista Pantxika Lamur, que los dejó con buen sabor de boca, y desde Bai Euskarari Elkartea quisieron finalizar con un mensaje claro para la comunidad: “Bai Euskarari es mucho más que un certificado”. Destacaron, así, que además de reconocer el nivel lingüístico mediante el certificado, trabaja continuamente para reforzar la comunidad y ayudarla a avanzar con una gran variedad de recursos y proyectos actualizados constantemente.

Diseño y desarrollo Tantatic