‘Barañainen Euskaraz Bizi Nahi Dut’ film laburren I. Lehiaketan parte hartzeko azken egunak

‘UdazkenEro’ ekimenaren baitan PLAZABERRIk Jai Batzordea eta Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera antolatutako lehiaketa da.

Datorren ostegunean, urriaren 13an, gaueko 23:59ean amaitzen da laburmetrai lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Kirol kamera eta Auditoriorako sarrerak dira aurtengo edizioko sariak.

Laburmetraiek gutxienez minutu 1eko iraupena izan behar dute eta gehienez 4, kredituak barne.  Euskara bultzatu edota ‘Euskaraz Bizi Nahi Dut’ mezua zabaldu behar dute lehiaketara aurkeztutako lanek.

Mugikorrarekin, argazki kamerarekin edota bideokamerarekin grabatu daitezke eta animaziozko lanak ere onartuko dira.

Parte hartzeko, bideoak Youtube plataformara igo beharko dute parte hartzaileek eta e-mail bidea bideoaren esteka bidali  info@plazaberri.info helbidera. Estekarekin batera, parte hartzaileen izen-abizenak eta kontakturako izen eta telefono bat bidali beharko dute. Bideo bakoitzeko mezu bana.

Herriko edozein herritarrek parte hartu dezake: pertsona edo talde bakoitzak nahi beste lan bidali ditzakete.

Itzulpena > Traducción

Últimos días para participar en el I. Certamen de Cortos ‘Barañainen Euskaraz Bizi Nahi Dut’

El próximo viernes, 13 de octubre, concluirá el plazo para la presentación de piezas audiovisuales para poder participar en el primer certamen organizado por PLAZABERRI en colaboración con la Comisión de Fiestas y el Servicio Municipal de Euskera.

Los trabajos tienen que tener una duración mínima de 1 minuto y una duración máxima de 4 minutos, créditos incluidos.  Estas piezas audiovisuales tendrán que promover el euskera y su uso, así como el mensaje del lema ‘Euskaraz Bizi Nahi Dut’ (quiero vivir en euskera).

Los participantes deberán subir sus piezas audiovisuales a Youtube y deberán mandar un e-mail a info@plazaberri.info indicando el nombre de las personas participantes, así como un contacto.

Diseño y desarrollo Tantatic