Ia 2.000 lagunek kirola egiten dute udal kirol ikastaro eta eskoletan

Iazko datuekin alderatuta parte hartzaile kopurua handitu da ia 250 pertsona gehiagorekin.

Irudian, 2015eko maiatzean Adinekoak eta Kirola jardunaldian parte hartu zuten lagunak (Argazkia: Agustin Peña)

Iaz 1.737 heldu eta txikik izena emana zuten udalak antolatutako kirol eskoletan eta ikastaroetan eta aurten 1.985 izan dira lehenengo lauhilekoan izena eman dutenak eta 1.851 bigarren lauhilekoan jarraitu dutenak. Udalak eskainitako datuek erakusten dute kopurua pixkanaka hazten doala, gehien hazten diren arloak txikientzako udal eskolak eta adinduentzako kirol programak direlarik.

Gauzak horrela, aurten 609 txikik eta gaztek parte hartzen dute udal kirol eskoletan, iaz baino 64 gehiago. Aurten eskaintzen ziren udal kirol eskolak honakoak ziren: atletismoa, gimnasia erritmikoa, artistikoa eta akrobaziak, judo, karate, irristalaritza, pilota, eskubaloia, saskibaloia, hockeya eta jarduera berri bat, psikomotrizitatea ingeleraz, 16 txikik aukeratu dutenak.

Iaz bezala, eskolarik handiena saskibaloikoa da 122 neska-mutilekin, eta segituan karate dago 99 lagunekin. Hala ere, batzuen baditugu karate eta judo 130 neska-mutilek praktikatzen dituzte arte martzialak. Hiru kirol disziplina hauek eta eskubaloiak eta irristalaritzak iazko parte hartze datuak mantentzen dituzte baina gehien hazi direnak artistikoa-akrobaziak eta pilota dira. Akrobazietan 44 haur izena eman zuten eta pilotan 35, iaz baino 32 eta 22 gazte gehiago, hurrenez hurren.

Heldu eta adinekoentzako ikastaroak

Datuak antzekoak dira alderatzen badira aurreko ikasturteko emaitzak eta honakoak. Jende kopuru gehien biltzen dituzten jarduerak yoga, mantentze gimnasia eta zunba dira, azken hau izanik gehien hazi dena, iaz 60 pertsona aritzen baitziren zunban eta aurten 138 izan dira bigarren lauhilekoan. Datuei begiratuz, gehienek eusten diote bigarren lauhilekoan irailean hasitako kirol jarduerari, izan ere, %85ak berritzen baitu inskripzioa urtarrilean.

Era berean, adineko bizilagunei begirako jarduerek jarraitzen dute bizilagunak biltzen: 2014an 441 adinekok egiten zuten kirola udal programa batean eta aurten 496 dira, 55 gehiago. Iaz bezala, gehienek mantentze gimnasian eta yogan ematen dute izena, aurten 178 lagun direlarik bai bata baita bestean ere. Gorakada dantza lerroan aktibitatean eman da, iaz 30 baitziren eta aurten 57 lagunek parte hartzen dute jarduera honetan.

Itzulpena > Traducción

Cerca de dos millares de personas participan en los programas deportivos municipales

Según datos aportados por el Ayuntamiento de Barañain, 1.985 personas se inscribieron en los cursos y escuelas deportivas municipales en su primer cuatrimestre, de las que 1.851 continuaron en el siguiente cuatrimestre. Comparando los datos del curso anterior en su primer cuatrimestre, se trata de cerca de 250 personas más, con notables aumentos en las escueas deportivas y actividades para la tercera edad.

609 menores participan en las escuelas deportivas municipales, las más numerosas baloncesto con 122 jóvenes, seguida de kárate con 99 chicos y chicas. En este apartado destaca el aumento de inscripciones en actividades artísticas y acrobacias con 32 jóvenes nuevos (llegando a 44) y en pelota con 22 nuevas inscripciones (llegando a ser actualmente 35).

Entre las actividades para personas adultas jóvenes no se dan grandes cambios, siendo las actividades más demandadas zumba (que duplica la participación), gimnasia de mantenimiento y yoga. Asimismo, el 85% renueva su inscripción para un segundo periodo, siendo actualmente cerca de 750 personas las que realizan deporte en las actividades planificadas por el área de Deportes del Consistorio.

Donde se da un nuevo aumento de participación es en las actividades para la tercera edad, donde se dan 55 inscripciones nuevas. La mayoría de las cerca de medio millar de personas participantes lo hacen en gimnasia de mantemiento y yoga, aunque también aumentaron las inscripciones en la actividasd de baile en línea, con casi 60 participantes.
 

Diseño y desarrollo Tantatic