
Txirri, Mirri eta Txiribitonen ikuskizun berria, TXUTXUPE!
Heldu den Abenduak 30, asteazkenarekin, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo ezagunek "TXUXUPE!" bere ikuskizun berriaren bi saio eskainiko dituzte Barañain Auditorioan, goizeko 12:00etan eta arratsaldeko 18:00etan.
Euskal Herriko hirukote bihurriena bueltan de Bilboko Campos Eliseos Antzokian jolasteko eta ondo pasatzeko gogoekin. Bere ikuskizun berrian pertsonaia berri baten kontra jarri beharko dira: Musde Kakamokordo. Horri aurka egiteko inoiz baino altuago oihukatu beharko dute: TXUTXUPE! Ikuskizun dinamikoa, publiko guztiontzako egina, Txirri Mirri eta Txiribiton-en abesti berriekin bat egina.
Txartelak 8 eurotan eta 5 eurotan (12 urte baino gazteagoak) salgai daude, %10 deskontuarekin Audikide izanez gero.
Fitxa artistikoa:
Txirri: Fernando Ruiz
Mirri: Kattalin Ansorena
Txiribiton: Juanma Zaldua