IÑAKI PERURENA "Harria, maitasun istorioa"

Ira 10 Sep 20:00 - Musika eskolako plazan

Emankizun poetikoa da Iñaki Perurenak oraingoan dakarkiguna. Bai kontakizuna, bai erakustaldia, harriarekin izan duen harremana azalduko digu.

Irailak 10, 20:00tan musika eskolako plazan.

Berak dioen moduan "harria urteetako bidelaguna izanda bizi oso bat daramat harriarekin eta berarekin jarraitu nahi dut". "Ezingo nuke sufritu nire harri gainean hautsa ikustea eta era berean hautsak harrotu nahi nituzke, arnas berritzeak bizia ematen dit eta ingurukoek ere neurri batean hori bizitzea nahiko nuke". Harria, metafora bihurtzen du Iñakik emanaldian, adibide eta hausnarketa.

Kartela · Cartel

Hurrengoak · Próximos

Diseño y desarrollo Tantatic