Mikel Lazkoz

Hau da Plazaberriko Friki-Txokoa. Asmoa, ni bezalako nortasun multipledun friki bati gozarazi didaten liburu, pelikula, komiki etabarrekoak (ezingo dugu ekidin seguraski musika ere azaltzea nonbaitetik) zuei helaraztea izango da, zuek ere gozatu ahalko dituzuelakoan.

2016-11-14

Black Mirror

Oraingoan telesail batekin gatoz, Erresuma Batuan ekoitzitako Black Mirror fikzioa ekartzen dugu gurera. Ez da ohiko telesailen modukoa, kapitulu bakoitzak istorio guztiz ezberdin bat kontatzen baitigu. Zentzu honetan ETB2n urte dexentez bota zuten, eta 60. hamarkadako telesailaren jarraipena zen “Outer limits” telesailarekin antza du (hemen “Más allá del límite” bezala ezagutua).Hark ere atal bakoitzean hasiera eta amaieradun istorio bat kontatzen zigun, betiere zientzio fizkzio edo fantasiazko ukitu batekin. Black Mirror-en aldiz istorioek badute beste elementu komun bat, teknologi berriek gure gizartean eta gure erlazioetan duten eragina. Kasu batzuetan adikzio teknologiko hau muturrera eramanda edo beste batzuetan pertsonen arteko erlazio interesgarriak aurkezteko aitzakia bezala, baina kapitulu guztietan azaltzen zaizkigu gure bizitza “errazten” ari diguten gailu edo teknologia hauek edo hauen etorkizuneko bertsio aurreratuak.

Zientzia fikzio onak bezala, telesailak, aurrerapen hauek erabiltzen ditu gizakiaren bertute eta (batez ere) miseriak  agerian uzteko, esan behar da, telesailak orokorrean nahiko tono iluna manejatzen duela.

Telesailaren sortzailea eta istorio gehienen gidoigilea Charlie Brooker ingelesa da. 3 denboraldi ditu iada eta lehenengo biak (3 atalekoa bakoitza) eta iazko gabonetarako egin zuten kapitulu berezia Channel 4 kate ingelesean bota bazituzten ere, hirugarren denboraldia (6 atalekoa hau) internet bidezko Netflix katean bota dute, telesailaren arrakastaren seinale.

Egun dugun telesailen uholdearen artean, espero dugu zientzia fikiziozko ukituak eta istorio independienteen bat-batekotasunek animatzea Black Mirror-i aukera bat eman diezaiozuen. On egin!

Diseño y desarrollo Tantatic