Udalak Bai Euskarari ziurtagiriak banatu ditu

2017-02-15
Argazkiak · Fotos

Barañaingo Udalak, Bai Euskarari ziurtagiriak banatu zituen aurreko otsailaren 10ean. Euskaraz zerbitzu bat eskaintzea goraipatzen zuen ekitaldira 36 pertsona inguru gerturatu ziren.

Ekitaldi honetan, Udalak eta Ika euskaltegiak, agiria jaso zutenen esfortzua eskertu nahi izan zuten. Egiten duten lana kontuan hartuta, Roberto Gutierrezek, Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak esan zuen, “harro egoteko moduan zaudete, milaka elkartek parte hartzen baitute Bai Euskarari ziurtagirian Euskal Herri osoan”.

Diseño y desarrollo Tantatic