2014eko Lagunak mendi irteerak

2015-09-01
Argazkiak · Fotos

Galeria honetan, 2014ko Lagunak Mendi taldeko irteerak jasotzen dira. Aurten, 16 ateraldi antolatu dituzte osotara 2015eko iraila eta abendua bitartean egiteko. Piedrafita de Jaca izango da lehenengoa irailaren 6ean eta abendura bitarte azkena Aralarrera, Mendigoizaleen Egun Handira. 2.670 metroko  garaiera duen Bisaurin izango da eginen den mendirik altuena. Bimilakoen artean kokatzen diren besteak ondorengoak dira: Selva de Oza (2.447 metro), San Lorenzo (2.271 metro) eta Pic Lariste (2.168 metro). Gainontzekoak 884 eta 1.911 metroko garaiera duten tontorrak izango dira. 16 ateraldietatik 7 dira egun osokoak, 6 arratsaldeko 15:00etan itzultzeko ordua dutenak eta 3 arratsaldeko 17:00etan. 

Diseño y desarrollo Tantatic