2017-03-21 Kultura · Cultura

Seigarren postua lortu zuen Mikel Lasartek Antsoaingo saioan

Mikel Lasartek 337,5 puntu lortu zituen igandeko bertso saioan eta finalaurreko faseko azken puntuazioen zain egon beharko du hurrengo fasera sailkatzen den jakiteko.

Xabier Maia eta Mikel Lasarte kantuan. Argazkia: Nafarroako Bertsozale Elkartea.

Martxoak 19, joan zen igandean Antsoainen jokatu zen saioan nagusitu zen Elizondoko bertsolaria, Xabier Maia, eta hortaz, apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izango den finalerako txartela eskuratu zuen. Martxoak 18, larunbatean, Julio Soto nagusitu zen Berako finalaurrekoan eta finalera joanen den lehen sailkatua da. Goraino bete zen Antsoaingo Antzokia, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa bertatik bertara jarraitzeko.

200 bertsozale inguru izan ziren aretoan, saioa bertatik bertara jarraitzeko. Han aritu ziren kantuan, Mikel Lasarte Barañaindarrarekin batera, Josu Sanjurjo, Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Xabier Maia eta Iker Gorosterrazu. Maider Ansak egin zituen gai-jartzaile lanak.

Saio puntugarriaren ostean, Xabier Maiak eskuratu zituen puntu gehien, 392, eta horrenbestez, apirilaren 8an Iruñean jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu du. Haren atzetik sailkatu ziren Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Josu Sanjurjo eta Mikel Lasarte. Bost bertsolari hauek finalaurreko faseko azken puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko.

Datorren igandean izanen du segida Nafarroako Bertsolari Txapelketak, Agoitzeko Kultur Etxean, 17:30ean. Han ariko dira kantuan Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Patxi Castillo eta Oier Lakuntza. Saio hori bukatutakoan jakinaraziko da Anaitasunako finalean parte hartuko duen zortzikotea.  

Itzulpena > Traducción

Sexto puesto para el bertsolari de Barañain Mikel Lasarte

Diseño y desarrollo Tantatic