Sarai Roblesek eta Ander Baianok Mariano Izeta VII. bertso sariketan parte hartuko dute

2016-11-10

Ostiralean, azaroaren 11ean, Mariano Izeta sariketa ospatuko da Haizea Elkartean.

Sarai Robles eta Ander Baiano bertsolari barañaindarrekin batera Patxi Castillo, Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien, Alazne Untxalo, Ekaitz Astiz, Saats Karasatorre, Aitor Irastortza eta Joanes Illarregi izanen dira.

Ostiralean kantatuko duten hamar bertsolari horietatik lau sailkatuko dira finalera. Finala azaroaren 18an izango da Baztanen, bertso-afaria formatua izango du eta 21:00etan hasiko da.

Sarai Robles Barañaingo jaietako bertso saioan. Argazkia: Agustin Peña.
Diseño y desarrollo Tantatic