Rocka euskaraz Aguxtin Alkhaten eskutik

2016-09-29

Gaur, hilaren 29an, arratseko 20:00etan Gaztainondo plazan rock kontzertua izanen da. Ika-Sahatsek antolatutako kontzertu honen bitartez, helduen matrikulazio kanpaina bultzatu nahi dute.

Udalak 8.000 euroko dirulaguntza bideratuko du helduen matrikulaziora. Hori dela eta, euskara ikasi nahi duen pertsona orok, urriaren 3tik azaroaren 10a bitarte aukera izanen du dirulaguntza eskatzeko, euskaltegiko matrikula egin ostean. Eskaera Herritarrak Hartzeko Bulegoan egin behar da instantzia ofizial bidez.

Argazkia: Euskal Kultur Elkargoa
Diseño y desarrollo Tantatic