2016-05-31 Kultura · Cultura

"Pamplona Timelapse" milaka argazki bidez Iruñea ezagutzeko bideoa ikusgai

"Pamplona Timelapse" bideo sorkuntzaren irudi panoramiko bat.

"Pamplona Timelapse" izenburupean, Iruñerriko txoko ugari bildu dituzte argazkietan Iñigo Labaien eta Txema Ortizek. Lana ikusgai dago interneten eta 10.000 argazki erabili dituzte proiektu honetarako.

Bideoa Txema Ortizek ekoiztu du, biok egindako argazkiekin. Horretan lagundu duen Iñigo Labaienek, Barañainekin lotura duen argazkilariak, azaldu du urtarrilean hasi zirela lan honetarako argazkiak egiten. Labainek gaueko argazkiak eta "light painting" (argiarekin margotzen) teknikak lantzen ditu eta bere ezagutzak trukatzeko talde batean ezagutu zuen Txema Ortiz. Harremanaren emaitza da Timelapse eta Hyperlapse teknikaren bidez garatutako ikus-entzunezko lan hau. Iruñean orain arte horrelakorik egin ez zela eta, hiriaren begirada berri bat sortzea ideia ikusgarria iruditu zitzaien.

25 argazkik osatzen dute bideo segundu bakoitza, hori da Timelapse teknikaren oinarria. Iñigo adierazi duen moduan «horretarako bakoitzak 10 mila argazki egin ditugu, gutxi gora behera, horietatik bakarrik 6 mila jarri ditugu. Lan izugarria izan da». Bakoitzak bere argazkiak editatu ditu eta ostean Txema Ortizek garatu du bideo edizio lana.

Proiektu hau aurrera eramateko laguntza ezberdina izan dute bidean, horien artean, Oteiza Museoa, Jairo, Roberto eta Jose Luis Pujol aipatu dituzte eskerrak emateko unean.
 

 

 

Itzulpena > Traducción

"Pamplona Timelapse" el video para conocer Iruña a traves de miles de fotos

Las fotografías de Iñigo Labaien y Txema Ortiz muestran múltiples vistas sobre Pamplona. Con estas imágenes Ortiz ha desarrollado el vídeo mediante las técnicas Timelapse y Hyperlapse. Para ello han realizado mas de 10.000 fotografías de las cuales 6.000 han sido elegidas para el montaje final del proyecto.

Txema Ortiz se interesó en la fotografía nocturna y la técnica "light painting" o pintar con luz en la que trabaja Iñigo Labaien, fotógrafo vinculado a nuestra localidad, y de ahí comenzó la idea de realizar el proyecto sobre Iruña. Según cuenta Labaien les pareció una idea buena que hasta ahora nadie había realizado y pensaron que sorprendería a la gente.

Cada uno ha editado sus fotos por separado y Txema Ortiz se ha encargado de la edición y montaje del vídeo. En su trabajo han recibido la ayuda del Museo Oteiza, Jairo, Roberto y Jose Luis Pujol.

 

Multimedia

PAMPLONA TIMELAPSE

Diseño y desarrollo Tantatic