Final erdiak gainditu ostean, Sarai Robles Nafarroako bertsolari txapelketarako final aurrekotan

2019-02-28

Lizarran jokatu zen txapelketako azken final laurdena eta 6 bertsolarietatik, 3.a izan zen puntuazioan Josu Sanjurgo eta Eneko Lazkozen atzetik. Honenbestez, Julio Soto, Saioa Alkaiza, edo Julen zelaietaren neurriko bertsolariekin lehiatuko da Atarrabia jokatuko den lehenengo finalaurrekoan.

Sarrerak dagoeneko salgai dira eta 11 eurotan eskuratu daitezke sarrera arruntak, 6 eurotan sei eta hamasei urte bitartekoen kasuan, eta 7 eurotan Bertsozale Elkarteko bazkideen kasuan. Sarrera guztiak, bertsosarrerak.eus web atarian eskuratu daitezke, edo Atarrabiako Karrikaluze Elkartean (astelehenetik ostiralera, 10:30etatik 14:00etara). Egunean bertan ere, Kultur Etxeko leihatila irekiko da 16:00etan.

Lehiatzen zen beste barañaindarra, Mikel lasarte, Tuterako lehen final laurdenean puntuazio baxua eskuratu ostean ez du lortu finalaurrekorako pasea.

Beste bi barañaindar sartu ziren txapelketako aurrkanporaketetan baina ez zuten behar adina puntu lortu. Iruñeko Txantrea auzoko Auzotegin jokatu zen lehen aurre-kanporaketa eta bertan, Mintxo Astiz 6. izan zen epaimahaiaren arabera. 

Hurrengo saioa berriz Irunberrin izan zen, eta Ander Baiano 211.5 punturekin 5. izan zen, eta 10. sailkapen orokorrean. Beraz, Barañaingo bi bertsolariek ezin izan zuten final laurdenetara pasatzea lortu.

Diseño y desarrollo Tantatic