2016-05-27 Kultura · Cultura

Festetarako kontzertu erakargarriak izanen dira Sahats plazan

Txutxin Ibañez y sus mariachis eta Motxila 21 taldeak arituko dira orainarte bigantxen askatzea ikuskizuna izan den tokian.

Rantxera mexikarrak Barañaingo 2014ko festetan (Argazkia: Plazaberri).

Barañaingo festetako egitarauaren aurrerapena egin du Udalak eta eskaintza berri ugari izanen dira aurtengo festetan. Horien artean, Txutxin Ibañez y sus mariachis eta Motxila 21 taldeak eskeiniko duten kontzertua Sahats plazan. Elkarlanean osatu dute egitaraua, Jai Batzordeak, herriko elkarte eta ostalariek asanblada irekian landu dituzte proposamenak.

Ainhoa Oyaga kultur zinegotziak, festen antolaketarako jarritako helburuak nabarmendu ditu ohar batez bidez. Bertan, Udalak Jai Batzordearekin batera antolatutako asanblada irekiaren balorazioa egin du, herritarrekin elkarlanean egindako bidea eta proiektu bateratuan ekitearen balioa azpimarratuz.

Barañaingo eragile, saltoki eta esparru herrikoi zabala indartzeko apustuarekin batera, ekintza berri eta anitzak sortu nahi izan dira ahalik eta eremu gehienetan. Horren isla da Lurgorri, Gaztainondo, Sahats eta Caimito plazetan, bertako ostalari eta merkatariekin batera osatu den egitaraua.

Haurrentzako eskaintza eta kontzertu bereziak

Asanbladan sortutako talde ezberdinetan ateratako ekintzen artean, omenaldiak izanen dira. Aurten jaiotako haurrei eta herriko zaharrei omenaldia egingo diete Jubilatuen elkarteak eta Barañaingo Udalak.

Esan bezala, ekimen hauetaz gain, kontzertuek hartuko dute protagonismoa, eta Sahats plazan izanen dira Txutxin Ibañez y sus mariachis ostiralean eta Motxila 21 igandean. Bertan ere, haurrentzako puzgarriak izanen dira ostegun goizean, inguruko merkatari eta ostalarien laguntzarekin antolatuta.

Bestetik, haurrentzako ekintza gehiago izanen dira, sukaldaritza tailerra eta ondorengo bazkaria esaterako. Emakumeentzako bazkaria ere izanen da eta orkestra eta musika talde gehiago herriko txoko ezberdinetan.

Jaiak berdintasunez bizitzeko apustua

Jaiei begira landu diren egitasmoen artean, Jai Batzordetik sortutako emakume taldeak eraso sexisten aurreko kanpaina prebentiboa garatu du "Jaiak aske, gozamenez beteak" lemapean. Honen baitan emakume eta gizonentzako tailerrak garatu dira, ahalduntze feminista, gizonak berdintasunerako bidean... izenekoak. Horretaz gain, Udaleko Berdintasun sailak Udaltzaingoarekin batera eraso sexisten aurreko erantzun protokoloa garatu du. Ainhoa Oyaga kultur zinegotziak herritarren ardura lehentasunezkotzat jo du era honetako erasoekin amaitzeko bidean.

Amaitzeko, jaien prestaketan herritarrek izandako parte hartzea eskertu du Ainhoa Oyaga kultur zinegotziak eta era berean, elkarrenganako eta inguruarekiko errespetuz jokatuz, jaien gozamenera gonbidatu ditu Barañaingo bizilagun guztiak.

Itzulpena > Traducción

Conciertos en plaza de los Sauces para fiestas de Barañain

El Ayuntamiento ha adelantado que habrá nuevas actividades en el programa festivo. Los conciertos en la Plaza de los Sauces de Txutxin Ibáñez y sus mariachis junto con Motxila 21 serán los espectáculos más sonados en la programación de este año.

Mediante una nota, la concejala de cultura Ainhoa Oyaga ha resaltado los objetivos marcados cara a la organización de fiestas de este año. Así pues, en las asambleas abiertas organizadas desde el Ayuntamiento y la Comisión de Fiestas se ha trabajado en un proyecto común con la ciudadanía. En ellas se proponía «potenciar e impulsar toda la creatividad e iniciativa existente en el amplio abanico asociativo, vecinal y comercial de Barañain» según ha señalado. En este sentido ha valorado las múltiples propuestas elaboradas para «diversificar los actos festivos en el máximo de zonas posibles» y la programación se extenderá a la plaza de los Castaños, los Sauces, Caimito y C.P. Alaitz, sobre todo por las mañanas y tardes.

En este proceso participativo para dar vitalidad al pueblo de Barañain, se han organizado un homenaje a las personas mayores del municipio y a los txikis nacidos en este últimos año por parte del club de jubilados y el Ayuntamiento. Habrá también más actividades para txikis, hinchables y un taller de cocina y su posterior comida, se celebrará comida de mujeres, más orquestas y grupos musicales en diferentes zonas.

Además del proceso participativo del programa festivo, el grupo de mujeres que se ha creado desde la Comisión de Fiestas ha realizado una campaña preventiva con diferentes talleres sobre igualdad de género. También se le suma a esta intención el protocolo de respuesta ante estas agresiones sexistas realizado desde el Área de Igualdad junto con la Policía Municipal.

Diseño y desarrollo Tantatic