2017-10-13 Kultura · Cultura

Bertsokabi sariketaren hirugarren kanporaketa Barañainen ospatuko da

18 bertsolari gaztek hartuko dute parte lehen aldiz jokatuko den Bertsokabi Sariketan

Barañaingo Bertso Eskolako ikasleak. Argazkia: Plazaberri.

Bikoteka ariko dira 16 eta 30 urte bitarteko bertsolariak, urriaren 5ean hasi zen sariketa eta 26an bukatuko da. Iruñerriko taberna eta gaztetxetan jokatuko da txapelketa, lau saiotan, guztira.

Hirugarren kanporaketa urriaren 20an Barañainen ospatuko da. Hitzordua, La Naben izanen da arratsaldeko 20:30ean. Saio honetan parte hartuko duten bertsolariak hauxek izanen dira, Amaia Elizagoien eta Xabat Illarregi, Saioa Alkaiza eta Aitor Irastortza, eta bukatzeko, Saats Karasatorre eta Unai Artieda.

Kanporaketa bakoitzean gailentzen den bikoteak lortuko du finalerako pasea. Finalari dagokionez, urriaren 26an eginen da Iruñeko Arrano Elkartean arratsaldeko 19:30ean.

Itzulpena > Traducción

El campeonato Bertsokabi llega a Barañain

Diseño y desarrollo Tantatic