Bertsoak entzuteko aukera gaurko poteoan

2017-03-09

Korrika kulturala dela eta, Larraungo eta Barañaingo bertsolariak kantuan ibiliko dira gaur arratsaldean Barañaingo tabernetan. Aitor Irastorza, Joana Ziganda, Sahats Karasatorre, eta Mintxo  Astizek arratsaldeko 20:00etatik aurrera doinua jarriko diote osteguneko poteoari.

Tabernaz taberna arituko dira lehen esan bezala, Akelamendi, Iratxo, Kaioa, Lur Gorri eta Karrapen barna.

Argazkia: Pasaden urteko jaietako bertso saioa.
Diseño y desarrollo Tantatic