Barañaingo IV. Kopla Txapelketa

2017-05-02

Hurrengo ostiralean, maiatzak 5, ospatuko da bertso musikatuekin landutako laugarren Kopla edizioa. Barañaingo Gaztetxean izanen da arratsaldeko 20:30etan, otarte batekin hasiko dira eta 21:00etan saio musikatuari emanen diote segida.

Nafarroako bertsolari gazteak arituko dira kantuan, besteak beste, Edurne Errea, Ibai Carballo, Ekhiotz Otxoa, Ainara Ieregi, Pika, Aitor Irastorza, Pablo P. Indurain eta Mikel Xabier Juanitz. Saio dibertigarria eta alaia izanen da, eta gainera epaimahaia entzuleak izanen dira.

Bardoak 2016 ekimeneko partaideak, tartean Barañaindarrak. Argazkia: Bertsozale Elkartea.
Diseño y desarrollo Tantatic