Barañainek ere Otaku eguna ospatzen du larunbat honetan

2018-12-10

Abenduaren 15ean, larunbata, mundu mailan Otaku eguna ospatzen da eta berriro ere Baragazten ospatuko dute. Otakuak, japoniar anime eta mangaren jarraitzaileak dira eta mundu osoan zabaldu den kultura da jada.

Larunbat osoan zehar, goizeko 11.00etatik aurrera gazteek, bideo-joko desberdinez, tailerrez eta zinemaz gozatzeko aukera izango dute. 

Nintendo 3DS-ren Pokemon Ultrasol eta Ultraluna joko txapelketa (parte hartzaile bakoitzak bere jokoa eta kontsola ekarri beharko du) eta  “Super Smash Bross” eta “Arms” bideo-jokoen lehiaketa egongo dira.

Gerora 2 musika-joko izanen dira ere: “Singstar friki” eta dantza alfonbra.

Egun osoan zehar ere, pixel-art eta txapak egiteko aukera izanen da eta paparezko hegazkinen txapelketarekin batera.

Azkenik eta eguna bukatzeko “Barañaingo Japoniar Animazio III. Zinema Zikloa” izanen da  “One piece Gold” eta “Fairy Tail” pelikula famatuen proiekzioarekin.

Diseño y desarrollo Tantatic