Barañaindarrik ez Mariano Izeta sariketaren finalean

2016-11-18

Alazne Untxalok, Iker Gorosterrazuk, Joanes Ilarregik eta Patxi Castillok jokatuko dute gaur, ostirala Elizondon Mariano Izeta Sariketako zazpigarren edizioko finala. Pasa den ostiralean Haizea elkartean jokatu zen kanporaketan lortu zuten lau bertsolariok finalerako sailkatzea. Haizea elkartean izan zen saioa, 50 bertsozaleren aurrean, saio ostekoa merendu batekin gozatu zutenak.

Hamar bertsolarik hartu zuten parte joan den ostiralean Haizea elkartean izandako bertso saioan (Argazkia: Bertsozale elkartea)
Diseño y desarrollo Tantatic