Aurtengo Barañaingo Egunak irudi ikusgarriak utzi ditu

2016-05-30

Arratsaldeko ekaitzek Barañaingo Egunaren argia apur bat lausotu zuten baina ez festarako grinak eta egunak irudi politak utzi zituen. Joaldunen zintzarrien hotsak eta gaitaren, txistuen eta trikitrixaren doinuak kaleak astindu zituzten eta goizetik goiz jendea gerturatzen hasi zen udal plazara, azokaren postuak ikustera eta herri lasterketan parte hartzera. Musika, erraldoi eta buruhandiak, kantuak, jauziak, frontoi mugikorra... modu askotan gozatzeko aukera izan zen. Festa gaueraino luzatu zen herri bazkariarekin, dantzaldiarekin edota zezenzuskoarekin Agustin Peña, Jaliko eta Ivan Delgadok egindako irudi hauetan ikustekoa denez.

Eguerdian jende asko gerturatu zen Udal Plazara bertan biltzen baitziren jarduera ezberdinak: azoka, lasterketa, jaialdia... baita kalejira abiatu zen bertatik (Argazkia: A.Peña)
Diseño y desarrollo Tantatic