Aipamenak Barañaingo bi bertsolari gazteentzat

2015-05-28

Iragan asteburuan ospatu zen Lesakan Nafarroako gazteen Bertso Eskolen Eguna eta bertan banatu ziren Nafarroako Bertsopaper Lehiaketako sariak. Aipamenak jaso dituztenen artean Barañaingo bi gazte ditugu: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoen artean Idoia Sabuki eta DBHko 1. eta 2. mailan Ainhoa Sabuki. Sari banaketaz gainera Lesaka, Bera, Igantzi, Etxalar, Iruñea, Sakana eta Barañaingo bertso eskolako kideek emanaldia eskaini zuten.

Lesakan izan ziren bertsolarien talde argazkia (Argazkia: Nafarroako Bertsozale Elkartea)
Diseño y desarrollo Tantatic