2016-03-02 Kirola · Deporte

Mantenimientos Navarra eta Akelamendi taldeak, txapeldunak futbitoko Neguko Ligan

Txapelketa bi taldeetan jolastu zen "Europa League" eta "Champios"; lehenengoan Mantenimientos Navarrak irabazi zuen eta bigarrenean Akelamendi Tabernak.

Sariak eskuratu zituzten guztien talde argazkia (Argazkia: TCM El Lago)

TCM elkarteak urtero antolatzen duen Neguko Ligak aurten bi berritasun zekartzan: batetik Sahatseko estalkian jolastea eta bestetik ligaren eredu aldaketa: parte hartzaileak bi taldeetan banatu ziren, "Europa League" eta "Champions" eta bi final jolastu ziren iragan ostiralean udal kiroldegian. Europako Ligan Mantenimientos Navarrak irabazi zuen Colacaitos taldearen aurkako partidan eta Muthiko Alaiak eta La Guinda taldeak izan ziren finalaurreko aurkariak. Finaleko jokalarik hoberena Colacaitos taldeko Asier Gorraiz izan zen.

Txapeldunen Ligaren taldean, Akelamendi Tabernak irabazi zion Isotopos taldeari. Iosu Kentaro Fotografia eta Minabo de Kiev taldeak izan zituzten finalaurrekoetan. Akelamendi taldeko Mikel Pascal izan zen finaleko jokalaririk onena.

Sari hauetaz gainera, Iosu Kentaro Fotografía taldeak lortu zuen Kiroltasunaren saria eta Vinagers taldeko Jon Sesma izendatu zen txapelketako goleatzailea. Udaleko kirol zinegotzia den David Armendarizek banatu zituen sariak.

TCM elkartetik adierazten dutenez, finalek publikoa biltzea lortu zuten eta Neguko Liga bi taldeetan banatzea arrakastatsua izan dela uste dute. Datozen egunotan iragarriko da Udaberriko Kopan izena emateko epe eta baldintzak.

Itzulpena > Traducción

Mantenimientos Navarra y Akelamendi Taberna, campeones en la Liga de Invierno de futbito

La Liga de Invierno de futbito que anualmente organiza la asociación TCM El Lago este año incluía dos novedades: por un lado, el cambio de emplazamiento del campeonato al cubierto de Los Sauces y, por otro, el cambio de formato de la Liga en dos grupos "Europa League" y "Champions", con dos finales por grupo. Las finales se disputaron el pasado viernes, en la Liga Europea el campeón fue Mantenimientos Navarra y subcampeón Colacaitos. Muthiko Alaiak y La Guinda fueron los semifinalistas del grupo. Asier Gorraiz de Colacaitos fue el mejor jugador de la final.

En la Liga de Campeones, Akelamendi Taberna se proclamó campeón al vencer a Isótopos. Ambos habían superado a Iosu Kentaro Fotografía y Minabo de Kiev, equipos que han sido semifinalistas del grupo. Mikel Pascal de Akelamendi fue el mejor jugador de la final.

Además de estos reconocimientos, Iosu Kentaro Fotografía se llevó el galardón de la Deportividad y Jon Sesma de Vinagers fue el pichichi del campeonato.

Próximamente se abrirán las inscripciones para la Copa Primavera de futbito.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic