Kiroltasuna nagusi Barañaingo eskuz eskuko pilota txapelketan

2016-05-24

Maiatzaren 20an eskuz eskuko txapelketaren finalak jokatu ziren Barañaingo Polikiroldegian. 22-13 emaitzarekin Iban Etxagüe izan zen txapelduna Ander Baianoren aurka jokatutako lehen mailako finaleko partiduan. Bigarren mailako finalean berriz, Pablo Remirez gailendu zen Alvaro Galarrekin jokatutako partiduan markagailuan 22-10 lortuz.

Eskuz eskuko txapelketako finaleko amaierako irudia (Argazkia: Utzitakoa).
Diseño y desarrollo Tantatic