Goxua txapelketa herrikoia abian da dagoeneko

2015-05-22

Jai Batzordeak antolatua abiatu da dagoeneko pilota goxua bikotezko txapelketa herrikoia. Bi maila daude, lehenengo mailan 13 bikotek eman dute izena eta bigarrenean 20 bikotek.

Oraintxe ligaxka jokatzen ari da eta ekainaren 7rako bukatu behar da fase hau. Finala Barañaingo jaietan, ostiralean, izanen da. Ostegunetan 18:00etatik aurrera eta ostiraletan 17:00etatik aurrera izaten dira partidak. Emaitzak Kiroldegian eta Akelamendin ikusi daitezke.

Institutuko frontoian jokatzen dute ostegun eta ostiraletan (Argazkia: Plazaberri)
Diseño y desarrollo Tantatic