Barañaingo Goxua pilota txapelketa herrikoia antolatzen hasi dira

2016-04-06

"Barañaingo Goxua Txapelketa" antolatzeko lanetan hasi da aurten ere herriko gazte talde bat. Pilota txapelketa herrikoia da eta lehenengo zein bigarren mailako partiduak jokatuko dira. Maiatzaren hasieran hasiko da txapelketa eta finalak ekainaren 24ean, Barañaingo festekin batera ospatuko dira. Apuntatzeko epea apirilaren 25a arte zabalik dago, Iratxo tabernan eman behar da izena eta bikote bakoitzak 5 euroko ekarpena egin beharko du.

Joan den urteko txapelketaren irudiak (Argazkia: Plazaberri).
Diseño y desarrollo Tantatic