Aitor Ocariz De Luis Larragako Duatloian txapeldun

2015-05-12

Hilabeteko lehenengo asteburuan ospatu zen Larragako Duatloiaren lehenengo edizioa eta herri proban Alaitz Institutuko 18 urteko Aitor Ocariz de Luis Barañaindarrak garaipena lortu zuen 44,11 minututan bukatu baitzuen. 2,5 km korrikan, 10 km txirrindulaz eta beste 2,5 km korrika egin behar zituen. Hiru kategoriako duatloia izan zen: herri proba 20 partehartzaileekin, erreleboak eta orokorra. 

Aitor Ocarizen artxiboko irudia (Argazkia: Plazaberri)
Diseño y desarrollo Tantatic