Zigoitian korrikatzeko aukera

2015-03-25

Barañaingo talde batek kilometroa hartu du Zigoitian, Araban, larunbat honeterako eta autobusa prestatu dute hara joateko. Nahi duenak Akelamendin apuntatu daiteke eta egitaraua prestatu dute: 10:00etan irteera, 10:07ean “kontrol sorpresa” Avantin. 12:30ean bermutha Zigoitian eta 12:45ean bazkaria dohainik guztientzat. 15 minutuko siesta programatuta dago 13:00etan eta 14:35ean antidoping kontrola eginen da. 17:00ean korrikatuko da eta itzulera 20:00ean eginen da. 

Korrikan parte hartzeko aukera gehiago barañaindarrentzat (Argazkia: Agustin Peña)
Diseño y desarrollo Tantatic