Udal kirol ikastaroetan izena emateko epea irekiko da ostegunean

Kultura, berdintasun eta teknologia berriko ikastaroetan epea irailaren 3tik 9ra izanen da.

Udal ikastaroen egitaraua (Argazkia: Apala)

Udaren amaierarekin batera, udalak urtero antolaturiko kirol ikastaroetan izena emateko epea irekiko da abuztuaren 27an irailaren 9ra arte Barañainen erroldatutako lagunentzat. Kultura, berdintasun eta Telezentroko ikastaroetan, aldiz, epea irailaren 3tik 9ra bitarte luzatuko da erroldatuentzat. Izena emateko modua telefono bidez izanen da, 012 zenbakian edo 948 012 012 telefonoan. Ez erroldaturiko lagunek irailaren 21ean eta 22an izena eman ahalko dute plaza hutsak dituzten ikastaroetan.

Kirol ikastaroen artean txiki eta gazteentzako Kirol Eskolak aurkitzen dira. Horien artean gimnasia erritmikoa, gimnasia artistikoa, irristalaritza, karatea, judo, atletismo, pilota eta bi jarduera berri: 4 eta 6 urte bitartekoentzako kirol psikomotrizitatea eta 6 eta 8 urte artekoentzako kirolaurreko jolasak, biak ingeleraz izanen direnak. Lagunakeko saskibaloi, eskubaloi eta patin-hockey kirol eskoletan izen emateak abuztuaren 31etik irailaren 12ra izanen dira abonatuentzako eta irailaren 14tik 19ra bitarte abonatu ez direnentzat baina bai Barañainen erroldatuak. Ez erroldatuak irailaren 28tik aurrera izena eman ahalko dute hiru kirol eskola hauetan.

Gazte eta helduentzako jardueren artean -17 urte gorakoentzako- iazko ikastaroak eskaintzen dira: yoga, lerro irristalaritza, tonofit, GAP, bizkar osasuntsua, karatea 17 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, zumba, gimnasia hipopresiboa eta pilates ikastaro berria. 60 urte gorako lagunentzat lau ikastaro berezi prestatu dira: mantentze soinketa, yoga, pilates eta lerroko kirol-dantza.

Beste ikastaroak

Kultur ikastaroen artean iazko eskaintza errepikatzen da: munduko dantzak (karibetarrak, sevillanak-flamenkoa, sabel-dantza eta aretoko dantzak) eta euskal dantzak Harizti dantza taldearekin. Baita antzerkigintza ikastaroa Marisa Serrano aktorearekin, marrazketa eta pintura ikastaroa Naroa Armendariz margolariarekin eta patchwork ikastaroak eskaintzen dira.

Berdintasun arloak antolaturiko jarduerak lau motatakoak dira: autodefentsa tailerra, etxeko konponketak tailerra, joskintza tailerra eta ahalduntze tailerra. Azkenengo honetan hazkunde pertsonalerako hainbat eduki ematen dira (Feng Shui, autogestioa, sendabelarrak, sare sozialak…)

Azkenik, Telezentroan teknologia berrietan ahalduntzeko ikastaroak izanen ditugu: ordenadorean maneiatzen hasteko ikastaroetatik programa bereziak erabiltzen ezagutzeraino, baita mugikorrak eta internet. Horien artean gurasoei zuzenduriko “Haurren segurtasuna: mehatxuak antzeman eta saihestu” hitzaldia azpimarratu nahi dute Telezentrotik.

Baita enpresa bat sortzeko ikastaroak eskaintzen ditu Telezentroak: “Enpresa motibazioa: nire enpresa sortzen”, “Enpresa gauzatu: irekitze baimenak” eta “Enpresen diseinua: irudi korporatiboa eta interiorismoa”.

Informazio gehiago udalaren webgunean aurki daiteke. 

Itzulpena > Traducción

Comienza el plazo para apuntarse en los cursos municipales deportivos

Desde el próximo 27 de agosto y hasta el 9 de septiembre permanecerá abierto para las personas empadronadas el plazo para apuntarse en los cursos deportivos y escuelas deportivas municipales (excepto baloncesto, balonmano y hockey patines que comienza el 31 de agosto para personas abonadas a Lagunak y a partir del 14 de septiembre para no abonadas pero sí empadronadas en Barañain). Desde el día 3 también podrán apuntarse a los cursos culturales, a los cursos de nuevas tecnologías y empresa organizados por el Telecentro y a las actividades organizadas por el área de Igualdad. Las inscripciones se realizan por teléfono en el 012 o en el número 948 012 012. El plazo para las personas no empadronadas será el 21 y 22 de septiembre.

Entre los cursos deportivos destaca como novedad el curso de pilates y entre las escuelas deportivas dos nuevas actividades, ambas en inglés: psicomotricidad deportiva para niños y niñas de 4 a 6 años y juegos predeportivos de 6 a 8 años.

En lo que respecta a los cursos culturales se repite la oferta de la temporada pasada y lo mismo ocurre en los cursos del área de Igualdad donde se cuentan cuatro actividades: taller de autodefensa, taller de chapuzas domésticas, taller de costura y taller de empoderamiento con diversos contenidos para el desarrollo personal.

En el Telecentro encontraremos cursos sobre nuevas tecnologías, desde aprender a manejar el ordenador hasta cursos sobre diversos programas informáticos, teléfonos móviles e internet. Desde el Telecentro destacan la charla para padres y madres “Seguridad infantil: detecta amenazas y evítalas”. Asimismo, se ofertan tres cursos para aprender a crear una empresa: “Motivación empresarial: creando mi empresa”, “Materializar la empresa: licencias de apertura” y “Diseño empresarial: imagen corporativa e interiorismo”.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic