Txirrinka ekimena Maiatzaren 21ean izanen da Barañainen

“Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!” lelopean txandakako bizikleta burutuko da.

Udal plazan burututako Txirrinka ekimenaren aurkezpeneko irudia. Argazkia: Apala.

Atzo arratsaldean Barañaingo udal plazan aurkeztu zen Txirrinka ekimena. AHT Gelditu! Elkarlana koordinakundeak eta hainbat talde sozial, kultural eta sindikalek maiatzaren 20, 21 eta 22an Txirrinka izeneko ekimena burutuko dute Euskal Herrian zehar. Barañainetik ere, “Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!” lelopean txandakako bizikleta martxa pasako da, hain zuzen Maiatzaren 21ean goizeko 11:30tan.

Martxa honetako lau zutabek Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaia zein Arabako lurrak zeharkatu ondoren AHTko Bergarako korapiloan elkartu eta helmugaratuko dira. Ekimen honen bitartez lurraren alde eta AHT zein proiektu suntsitzaileen aurkako aldarria zabaltzeaz gain, egungo eredu soziala eraldatzeko aldarria zabalduko da.

Maiatzaren 21ean Barañainetik pasa aurretik, beste bi hitzordu antolatu ditu Barañaingo AHTaren kontrako herritarren taldeak. Lehena, Maiatzaren 13an Udal plazan izanen den hitzaldia, "YESA+NO" koordinadoraren eskutik. Bigarrena berriz, Maiatzaren 20an, bizikleta martxaren bezperan, bizikletak txukundu eta apaintzeko tailerra izanen da.

Barañainen aspaldi hasi ziren abiadura handiko trenaren proiektuaren kontra hainbat herritar biltzen. Urte guzti hauetan eredu sozialaren inguruko lana garatu dute eta Txirrinka ekimenaren barruan ere balioan jarri nahi dute urte luzez herrian egin den borroka. Horregatik, ekimen honen baitan, 90. hamarkadan Barañainen tentsio altuko dorrearen kontra borrokatu zutenei omenaldia egingo diete Maiatzaren 21ean.

Herritar guztiei Txirrinka ekimenean parte hartzeko gonbidapena egin diote, bizikletarekin zein gabe, proiektu txikitzaileen kontra eta eredu soziala eraldatzeko. Informazio guztia txirrinka ekimenaren blogean aurkitu daiteke.

 

Itzulpena > Traducción

La iniciativa Txirrinka, el 21 de mayo en Barañain

Ayer por la tarde se celebró la presentación de la iniciativa Txirrinka en la plaza del Ayuntamiento de Barañain. Los días 20, 21 y 22 de mayo, la coordinadora contra el TAV AHT Gelditu!
Elkarlana y diferentes colectivos sociales, culturales y sindicales llevarán a cabo la iniciativa ciclista Txirrinka en diferentes lugares de Euskal Herria. Bajo el lema “Contra el TAV y los proyectos destructores, ¡cuidemos la tierra transformando el modelo social!” el día 21 de Mayo la marcha ciclista pasará por Barañain a las 11:30.

Las cuatro columnas de esta marcha ciclista atravesarán Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaia y Araba por relevos para, una vez reunidas, llegar a la meta en el nudo del TAV de Bergara. Mediante esta iniciativa además de reivindicar la defensa de la tierra, la paralización del TAV y los proyectos destructores, se hará un llamamiento a la transformación del actual modelo social.

Además de el día 21 de Mayo se han previsto otras dos citas cara a esta iniciativa. La primera el 13 de Mayo, donde se celebrará una charla de la mano de la coordinadora "YESA+NO" en la plaza del ayuntamiento a las 18:30. Y la segunda convocatoria, para la víspera de la marcha, el día 20 de mayo se realizará un taller para poner a punto  y decorar las bicicletas.

Las vecinas y vecinos de Barañain que han organizado esta iniciativa, han querido aprobechar la ocasión para traer a la memoria y homenajear a las personas de Barañain que lucharon y consiguieron quitar la línea de alta tensión en la década de los 90 en el pueblo. Por ello, también animan a todo el pueblo a participar en esta iniciativa a favor de los retos actuales.
 

Diseño y desarrollo Tantatic